Presoen eskubideen aldeko ekimen ugari egunotan

Uztarria.eus 2008ko abe. 25a, 13:12

Maindire ilara ostiral honetan, manifestazioa urte zaharretan, baraualdia, Erlora irteera urteberri egunean...

Atzo (asteazkena) hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten plazan

Urtero bezala, euskal presoen eskubideen aldeko ekimen ugari egingo dira gabonetan Azpeitian. Atzo (asteazkena) dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten, plazan.

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu dituen ekimenak:

Abenduak 24 (atzo). Elkarretaratzea plazan. 19:00.
Abenduak 26 (ostirala). Maindire ilara saihesbidean. 19:00.
Abenduak 28 (igandea). Langraizko (Araba) espetxera martxa.
Abenduak 29 (astelehena)-abenduak 31 (asteazkena). 29ko 12:00etatik 31ko 12:00ak arte baraualdia Sindikatu Zaharrean.
Abenduak 31 (asteazkena). Manifestazioa igerilekutik. 19:00.
Urtarrilak 1 (osteguna). Brindisa Orkatzen urte zahar gauean. 00:00.
Urtarrilak 1 (osteguna). Erlora irteera. 9:00.
Urtarrilak 3 (larunbata). Nazio manifestazioa Bilbon. 17:30. Azpeititik autobusa egongo da.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Puerto Santa Maria I (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.070 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi) Mureten (Frantzia) preso, 350 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta aurtengo abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Garikoitz Etxeberria. (Kafe) Bonxen (Galizia) preso, 665 kilometrora. 2007ko otsailean atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Inaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org