Iraurgi Ikastetxea Bohechiorako gabon eskean

Aitor Cordoba (Iraurgi Ikastetxeko LHko koordinatzailea) 2008ko abe. 24a, 16:12

Iraurgi Ikastetxeko ikaslek, gurasoek, irakasleek... gabon eskean irten dute gaur goizean

Ikastetxeak Bohechiorekin duen elkartasun proiektura bideratu dute dirua aurten ere

Gaur (asteazkena) ere Iraurgi Ikastetxeko adin guztietako ikasle, guraso eta irakasleak gabon eskean atera dira goizeko hamaiketan herriko kaleetan.

Egun honetan biltzen den dirua ikastetxeak Bohechiorekin duen elkartasun proiektura bideratzen da urtero, eta aurten ere horrela izango dela, han bizi diren familiei laguntzeko asmoz.

Ordu batak aldera Betharrametan amaitu dute itzulia, eta guraso elkarteak prestaturiko txokolate beroa hartzeko aukera izan dute.