Sabelak ez du jairik

Urola Kostako Hitza 2008ko abe. 19a, 11:12
Aurten ere Santo Tomas egunean pintxoen, otartekoen eta taloen postuak izango dira herriko plazan; zehazki, zazpi postu jarriko dituzte.

Igandean, Santo Tomas Egunez, goizean hasi eta gauera bitartean hainbat ekitaldi izango da herriko plazaren bueltan

Plazan zazpi postu egongo dira eta egun osoan zehar pilota partidak, harri-jasotze txapelketa, dantza suelto txapelketak, musika eta bertsolariak ikusteko aukera izango da

Heldu da Santo Tomas Eguna, Gabonen aurretiko egun osoko festa eguna Azpeitian. Etzi izango da herriko plazaren bueltako jan-edanaren festa, igandean. Goizean goizetik, jaiak aurrera egiteko postuak muntatzen jardungo dute hainbat baserritarrek eta herriko taldek eta eragilek. Azoka plazan, ohi bezala, baserriko produktuen Udazkeneko Azoka Berezia eta erakusketa egingo dituzte. Azoka plazako babesetik kanpo, herriko plazan txorizo pintxo eta otartekoak eta taloak salduko dituzten postuak egongo dira.

Zazpi postu herriko plazan

Aurtengo honetan zazpi talde edo eragilek jarriko dituzte postuak: Ikasberri Azpeitiko Ikastolak, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitiak, Iraurgi Ikastetxeak, Zaparraiek, Baigera Jubilatuen Elkarteak, Itsasi Euskal Kultur Taldeak eta Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Bestalde, iaz baino postu bat gutxiago izango da oraingo honetan Ssnto Tomas Eguneko azokan, AEKak ez duelako jarriko. Beraz, plazan denentzako toki nahikoa izanik, iazko zehaztu zituzten lekuak mantentzea erabaki dute guztien artean.

Baigera elkartekoek aurten bigarren urtez segidan jarriko dute Santo Tomas Eguneko postua, eta aurten ere, iaz bezalaxe, ateratako irabaziak Caritasi emango dizkiote. Gainera, Baigera Jubilatuen Elkarteko bazkideek Santo Tomas egunean pintxoak doan jateko aukera izango dute, Baigera I eta Baigera II tabernetan, 10:30etik 12:30era bitartean.

Azoka plaza eta herriko plazako postu festaz gainera, hainbat ekitaldi izango da egun osoan zehar; besteak beste, pilota partidak, harri-jasotze txapelketa, dantza suelto txapelketak, musika eta bertsolariak.

Egitaraua

10:00. Izarraitz Txistulari Taldearen goiz eresia. Azoka plazan, baserriko produktuen udazkeneko azoka berezia, goiz osoan zehar.

10:30. Ilunpe Pilota elkartekoen Pilota Txapelketako finalak, Frontoi Txikin.

  • Bigarren mailako Benjamin aurrekoak, banaka.
  • Lehen mailako Benjamin aurrekoak, banaka.
  • Benjaminak, binaka.
  • Alebinak, binaka.
  • Infantilak, binaka.

11:00. Udal Musika Bandaren eta Biasteriko gaita-jotzaileen kalejira.

11:30. Itsasiko joaldunen eta Juan Antxieta Musika Eskolako soinu-jotzaileen kalejira.

12:00. XXVI. Euskal Antzerki Topaketako, Ikusleen Saria emango dute, udaletxean. Irabazlea, Kukai-Tanttaka antzerki-dantza taldearen Hnuy-Illa izan da.

12:00. Euskadiko Harri Handietako Harri-jasotze Txapelketa, Izarraitz pilotalekuan. Sarrera, 15 eurotan. Honako harri-jasotzaileek hartuko dute parte: Aimar Irigoien, Unai Lertxundi, Joseba Ostolaza eta Bernardo Ureta. Azpeitiko Udalak txapelketako marka hausten duenari 2.000 euro saria emango dio.

12:30. Herriko txarangaren kalejira.

12:30. Bertso-saioa, herriko plazan. Bertsolariak: Maialen Arzallus, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta BeƱat Lizaso. Aurkezlea: Xebastian Lizaso.

13:00. Erraldoien, buruhandien eta dultzaina-jotzaileen kalejira.

17:00. Pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan. Lehenengo partida, lau eta erdian: Agirre-Diaz. Bigarrengo partida: Mendizabal-Argote pilotariak Olaetxea- PeƱagarikanoren kontra.

17:30. Dantza Suelto Txapelketa, herriko plazan. Helduen IX. Dantza Sueltoko Azpeitiko Txapelketa eta Gazteen VIII. Dantza Sueltoko Azpeitiko Txapelketa.

21:00. Izer eta Alabier eta Imuntzo eta Beloki trikitilarien saioa, kalean