San Martin Egoitzan Gabonak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera

Uztarria.eus 2008ko abe. 18a, 13:12
Iaz ere ospatu zuten Santo Tomas eguna San Martin Egoitzan.

Santo Tomas bezperako txistorrada egingo dute bihar (ostirala), 11:00etan

Urtarrilaren 5era arte musika emanaldiak, txokolatadak eta afari bereziak egingo dituzte egoitzan

San Martin Egoitzakoek Gabonetarako egitaraua prestatu dute. Bihar, ostirala, hasiko dira ospakizunekin eta urtarrilaren 5era arte hainbat ekintza izango dira egoitzan.

Santo Tomas bezperako txistorrada egingo dute bihar, goizeko hamaiketan. Abenduaren 23an, 17:00etan, Jose Luis Franzesena, Jose Antonio Esnaola, IƱaki Alberdi, Bernabe Gereta eta lagunak Gabon Kantak abestuko dituzte egoitzan. Gabon gauean afaria eta Eguberri egunean, berriz, bazkari bereziak izango dituzte egoiliarrek. Hilaren 29an, Kupela taldeak emanaldia eskainiko du arratsaldeko bostetatik aurrera. Abenduaren 30an, Amaiak eta gitarra taldeak Gabonetako Kantaldi Berezia eskainiko dute arratsaldeko bostetatik aurrera. Urteko azken egunean afaria zango dute eta Urteberri egunean egoiliarrek bazkaria egingo dute urtea ondo hasteko.

Errege Bezperan, urtarrilaren 5ean, txokolatada egingo dute. Askariaren ondoren Bingo partidak antolatu dituzte eta ondoren erregetako Kabalgatari harrera egingo zaio egoitzan.