Jostailu eta jolas ez sexistei buruzko hitzaldia izango da gaur, asteazkena

Uztarria.eus 2008ko abe. 17a, 11:12

Udalaren Parekidetasun sailak antolatutako ekimena da

Jolasek ezkutuan duten karga sexista azalduko dute

Udalaren Parekidetasun sailak sexismoari buruzko hitzaldia emango du gaur, asteazkena. Zer da, neska ala mutila? da hitzaldiaren izenburua eta bertan jostailu eta jolas ez sexistei buruz mintzatuko dira. Gaurko hitzaldiarekin hezitzaileak diren guztiei jarrera sexistek ekiditeko gomendioak eskaini nahi dizkiete, jolasek ezkutuan duten balore karga azalduz. Hitzaldian jostailuak aukeratzeko irizpideak ere emango dituzte.

Gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean.