Bidea garbitu ondoren, Urraki irekita dago

Urola Kostako Hitza 2008ko abe. 10a, 17:12
Elurra kentzeko makina, Elosiagan (Urola Kostako Hitza)

Arratsalde hasieran kamioientzat itxita egon da eta autoek kateak behar izan dituzte, bota duen elurraren ondorioz

Inguruko gainerako mendateak ere ibilgailu ororentzat daude zabalik

Ertzaintzatik 17:15ean adierazi dutenez, bidea garbitu ondoren Urrakiko mendatea (Azpeititik Tolosarako errepidean) irekita dago, baina "kontu handiz" ibiltzeko gomendioarekin.

Inguruko gainerako mendateak ere ibilgailu ororentzat daude zabalik, gomendio berarekin. Azkaraten ez dago arazorik une honetan.

Urraki kamioientzat itxita egon da eta autoek kateak behar izan dituzte handik ibiltzeko, gaur goizean eta eguerdi partean bota duen elurraren ondorioz. Elosiagatik gora dena elurtuta zegoen mendatea. Hala ere, 15:30ean elurra kentzeko makina ibili da Urrakin.

Gauerako ere ekaitza iragarri dute eguraldi adituek.