Inazio Uria Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa hil du ETAk Loiolan, tiroz

Uztarria.eus | Besterik
2008ko abe. 3a, 13:12

Azpeitiarra da hildakoa, 71 urtekoa

Enpresako egoitzatik irtetean tirokatu dute, 13:03an, Kiruri ondoan; tiro batek buruan jo du

1980an beste enpresari bat hil zuen erakunde armatuak Azpeitian: Ignacio Lasa Rezola

Atentatuak samina eragin du herrian (erreakzioak)

Azkeneko albistea (18:35). EA eta Aralar abstenitu egin dira ezker abertzaleko taldearen mozioko bozketan; beste mozioa onartu da, atentatua gaitzetsiz eta ETAri armak uzteko eskatuz

DYAkoak Inazio Uria artatzen, gaur, Loiolan. Olatz Prat (Urola Kostako Hitza)  Argazki originala

ETAk Inazio Uria Mendizabal Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa tirokatu eta hil egin du gaur (asteazkena) Azpeitian. DYAk baieztatu du heriotza, 13:52an. 13:03an izan da atentatua eta osasun zerbitzuek bertan artatu dute; 40 bat minutura utzi diote biziberritze lanei.

Bi ezezagunen aldetik, bi tiro jaso ditu Uriak: bat buruan eta bestea bularrean. 71 urte zituen eta azpeitiarra zen. Ez zeraman bizkartzainik. Ezkonduta zegoen eta bost seme-alaba zeuzkan.

Azpeitiko eraikuntza enpresako egoitzatik irten ostean jaso ditu tiroak, DYAk jakinarazi duenez. Loiola auzoan izan da atentatua, Kiruri jatetxe ondoan. Ordu horretan Kiruri jatetxera joaten zen Uria, jokoan egitera, jatetxeko kide baten arabera.

Ertzaintzak esan duenez, atentatu egileek erabili duten autoko jabea Itziarko (Deba, Gipuzkoa) gainean topatu dute, eskuak lotuta.

ETAk aurten beste hiru pertsona hil ditu: Isaias Carrasco PSE-EE zinegotzi ohia Arrasaten (Gipuzkoa) martxoaren 7an, Juan Manuel Piñuel guardia zibila Legution (Araba) maiatzaren 14an eta Luis Conde de la Cruz militarra Espainian (Santoña, Kantabria) irailaren 22an. Azken biak bonben eztanden ondorioz, Carrasco tiroz.

Errazkin Loiolara

Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea (ezker abertzalea) atentatu lekura joan da, Xanet Esnaola (ezker abertzalea) alkateordearekin eta Manuel Unanue (EA) zinegotziarekin batera, eta ez du adierazpenik egin nahi izan.

Juan Jose Ibarretxe (EAJ) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitira iritsi da 15:30ean, Nuria Lopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio sailburuarekin. Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Jokin Bildarratz Eudeleko presidentea edota Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko kideak ere herrian izan dira.

1969an sortu zuten Altuna y Uria enpresa, eta etxeen eraikuntzan eta herri lanetan egiten du behar.

Herriko beste atentatuak

ETAk 1980ko abenduaren 6an beste enpresaburu bat hil zuen Azpeitian: Ignacio Lasa Rezola.

Erakunde armatuak 1974ko apirilaren 3an hil zuen lehen pertsona herrian: Gregorio Posadas Zurron Guardia Zibileko lehen mailako kaboa, tiroz. Ondoren, horrekin-eta lotuta, Angel Otaegi nuarbetarra atxilotu zuten, eta 1975eko irailaren 27an fusilatu egin zuen frankismoak Burgosen (Espainia).

Azkeneko albistea (18:35). EA eta Aralar abstenitu egin dira ezker abertzaleko taldearen mozioko bozketan; beste mozioa onartu da, atentatua gaitzetsiz eta ETAri armak uzteko eskatuz 18:00etan egin dute Azpeitiko ezohiko udalbatzarra, eta bi mozio aurkeztu dituzte: batetik, Iñaki Errazkin alkate eta honen taldearena eta, bestetik, EAJ, EA eta Aralarrena. Aurrenak ezker abertzaleko taldearen sei botoak jaso ditu, EAJko zortziek kontra bozkatu dute, eta EA eta Aralar abstenitu egin dira —udal gobernuan daude ezker abertzaleko taldearekin—. Hamazazpi zinegotzik osatzen dute Udala.

EAJ, EA eta Aralarrek aurkeztu duten mozioak 11 boto jaso ditu —talde haietako ordezkariena— eta sei abstentzio —ezker abertzaleko taldekoena—.

Talde horrek elkartasuna agertu dio Inazio Uriaren senidari, "atsekabea" agertu du eta gatazka politikoaren konponbidea lortzeko lan egin behar dela adierazi du.

EAJ, EA eta Aralarrek, Uriaren familiari eta enpresariei elkartasuna adierazteaz gain, gaurko atentatua "tinko gaitzetsi" dute eta ETAri armak behin betiko eskatu diote.

Mozioak osorik

EAJ-PNV/EA/Aralar udal taldearen mozioa

"ETAk gaur Inaxio Uria Mendizábal herritara hil duela eta, Azpeitiko Udalak, azpeitiar guztien izenean zera adierazi nahi du:

  • Inaxio Uria Mendizabalen heriotza eragin duen atentatuaren aurrean bere gaitzespenik tinkoena azaldu.
  • Inaxioaren familiako, lagun eta landikeei bere elkartasun eta doluminik sentikorrena adierazi.
  • Une samin hauetan, euskal enpresari guztiei erabateko elkartasuna adierazi.
  • ETAri esijitu indarkeria eta armen bidea behin betiko utz ditzala".

Alkatearen eta bere taldearen mozioa

  • "Azpeitiko gertaera larriaren aurrean, gure atsekabea, samina eta tristura azaldu nahi dugu. Inazio Uriaren senideei bereziki eta lagunei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu.
  • Gertatutakoak, indarkeriaren adierazpen guztiek bezala, gatazkari benetako eta behin betiko konponbidea atzeraezinezko lehentasuna izan behar du eragile guztientzat. Beraz konponbidea eta bakea lortzeko ahaleginak biderkatzeko deia egiten dugu.
  • Udal honek, bere esku dagoen guztia egingo du gatazka behin betiko konponduko duen akordio zabal baten alde. Herri honen eta herritarren eskubide guztiak errespetatuak izango diren eszenatoki demokratiko baten alde, hain zuzen ere".

Gaur 18:00etan ezohiko udalbatzarra (16:52). 18:00etarako ezohiko udalbatzarra deitu du Errazkin alkatea. Julian Eizmendi Azpeitiko EAJko zinegotziak eskatu du udal bozeramaileen bilera egiteko, alkateak ezohiko udalbatzarra dei dezan.

15:35ean altxatu dute gorpua, Donostiara eramateko (15:55). Forentseak 15:35ean eman du Inazio Uriaren gorpua altxatzeko agindua, Donostiara eramateko.

Atentatuko irudi bilduma Urola Kostako Hitzaren webean

Bidali:  

Erantzunak

JoxeJoxe2 | 2008-12-03 : 15:12

Ikaragarria.
Animo famili guztiari.
Ezin gara ezer gertatu ez balitz bezala geratu. Pentsatzen det hemen ere erreakzioak bata bestearen atzetik etorriko direla eta Errazkini gaurkoa kondenatzeko eskatuko zaiola. Errazkinengan ez pertsonalizatzeko saio bat egin behar dugula uste dut baina azpeitiko ezker abertzaleak ezin du honen aurrean beste aldera begiratu.
Egia bada batzuk esaten ari diren bezala, ezker abertzale barruan Otegi, Diaz eta abar ETAgandik desmarkatu nahian dabiltzala, eta egia bada askotan entzun dugun bezala ezker abetzaleko zati txiki batek bakarrik onartzen duela ETAren borroka armatua, ordua da gehiengo ixil horrek pauso bat aurrera emateko.

iraultza | 2008-12-03 : 15:12

Ezker Abertzaleko naiz, baina gaurkoak ez du ez hanka ta ez bururik.

J | 2008-12-03 : 15:12

Animoak eta elkartasuna familia, lagun eta lankideei.
Hiltzaileei eta berauek babesten dituztenei berriz, ba horixe, gartzelan ustelduko direla beste hainbat bezela, lehenago edo beranduago, baina gartzela zuloan zahartuko zaizkie hezurrak.

txantxangorria | 2008-12-03 : 15:12

Ni ere Ezker Abertzalekoa naiz baino gaurko honek zeharo ikututa utzi nau. Zer gertatzen ari da? Zoratu egin al gea? Hau al da gure borroka? Gure bizilaguna hiltzea?
Ikaragarria da.
Animo familiari eta gertukoei.

egiak | 2008-12-03 : 15:12

Hau da ezker abertzalea defenditzen duen bidea, odola independentziaren truke..independentzia utopikoa bide horretan jarraitu ezkero.
Ia behingoz konturatzen diren EUSKALDUNAK besteok garela, egunero herri eta jendearen alde lan egiten dugunak, ez putakume hiltzaile hauek. Alde hemendik, alde zuek,alde ETA, inork ez bai dio ETAri eukaldunon izenan hitzegiteko eskubidea.
Euskalduna izateko ETA bezala pentsatu behar bada, nazka ematen dit euskalduna izatea..
Eta udal gobernuari, ez eskatu, herritar bezala agintzen diot lehen bait lehen herritar baten hilketa zikina salatzea.Hori egiten ez badute ez dute inongo kredibilitaterik ez bihotzik.
Doluminak familiari

azpeiti | 2008-12-03 : 16:12

dimisiyue zergatik?? azaltzie ba aldakek?? ETAk azpeitiar bat hil dulako?? ordun dimitiu dezabela pnv-ko zinegotzi danak e!! gertakari larriye izen da, baino eztakit zergatik dimitiu ber dun udal gobernuko inork!! Hiruko erregela hori erabilita PNVk agintaritza aspaldi utzi beharko luke, 25 urtien ez dulako herri hontako arazue konpondu.
loiolatarrai, ta hi, gaur injustizia honen aurka manifestatzeko asmotan haizena, zergatik ez haiz manifestatzen beste batzutan?? hik e salau nahi izen deken jokabide berdine itek.

egiak | 2008-12-03 : 16:12

Panpoxak esandakoarekin ados, orain, etxetik gertu, ezagunari, lagunen aitari gertatzen zaionean konturatzen dira ezker abertzale askok ETAk duen zoramena eta ipar ezarekin. Madrilen edota ezezagunak hiltzen dituztenean badirudi ez dela ain gogorra... ba ez, hilketak denak dira berdinak.
Giza eskubideak defenditzen dituzten hoiek,torturak salatuz ( nik ere salatzen ditut) , foru hontan ikusi nahi ditut ea zer esaten duten gai hontaz, ea bizi bat kentzea ez al den tortura bat.
ETA hiltzaileak, ez anmistiarik ta ostiyek, denak kartzelara kondena guztiarekin ez bai dira preso politikoak hiltzaile zikinak baizik.

Loiolatarra | 2008-12-03 : 16:12

Doluminak familiako eta ingurukoi.
Tristeena da oraindik norbaiek hor nunbait pentsatzea Euskal Herria zalbatzen ari dela.
Ez nere izenean, Euskal Herritarren kontra ari zeate, zenbat jende ote dago gaurko erahilketa eta beste hainbatetan beste aldera beiratzen duena.
ETA eta ingurukoak empresa bat besterik ez dira, ideologia eskusa bat da. Xintrin bat da.
Azpeitin badaude zenbait pertsona publiko injustizia askoren aurrean manifestatzen direnak, ea oraingo hontan gure ondoan ikusten ditugun.

Panpoxa | 2008-12-03 : 16:12

NERE IZENEAN EZ.
Zer gertatzen da hemen, hiru orduen, lau erantzun baño ez?... nun tzeate ezkerabetzaleko herritar zutzuok?AKOJONAUTE? Orain?
Ba jakin ezazue orain ez dela ezer berririk pasatzen, gaurkoa gure ondoan izan dela baino.
Euskal Herriaren askatasuneko bidean , gaur zerbait urreatu al gera?.
Alkateari: zer mezu prestatuko dek herritarroi (hau konfliktoaren beste atal bat da...) Zaborra!!! Mila bider zaborra!.
EA-Unanueri: Zer????? Hire alderko estrategi sozialdemokratari mesede egiten al ziok ekintza honek?
Gaur berandu dek esateko " esnian hau espero"...
Gizonak bazeate, politiko konsekuenteak bazeate, gaur
bertan dimisioa.
EZ JAIA, EZ KANTA, HERRIA LUTOZ DAGO, TA
EZ JAIA, EZ KANTA, TRISTE DAUKAT BIHOTZA.

JoxeJoxe2 | 2008-12-03 : 17:12

azpeiti,
Dimititu behar bada ez, baina gutxienez esan hau astakeri bat dela eta hau egin duenari horrelakorik ez egiteko exijitu behintzat bai. Hori egiteko gai ez badira ez dute balio Azpeitin agintean egoteko.

Igor | 2008-12-03 : 17:12

Nere doluminak eta gaitzespena ekintza honen aurrien.
Espero det udaletxiek tallie ematie.

Aran | 2008-12-03 : 17:12

Atentatua Loiolan izateak egundoko karga sinbolikoa du. Loiolatik Loiolara, eta tiro berriz, hasierara.
Negozioak arriskuan ikusi eta Loiolako elkarrizketetatik alde egin zutenek, benetan alderdi interesak alde batera utzi eta herri honek nahi duen bakea eta benetako demokrazia ekarriko duen agertoki berri baten alde lan egiteko ordua dute. Alde ederra dago duela bi urteko Loiolaren eta gaurko Loiolaren artean. Bakoitzak bere zilborrari begira diezaiola. Ezker Abertzaleak esan beharko du Loiola hau ez dela bateragarria duela bi urteko Loiolarekin. Eta Euro Alderdi Jeltzaleak negozio ilunak eta interesak behingoz baztertu, eta herri honetara bakea ekartzeko lan egin beharko du. 30 urte agintean, eta zer lortu dute aurrera doan zerria gizentzeaz gain? Ezer ez. Estatutua ez dago beteta. Alderdiak legez kanpo daude. ETAk tiroka jarraitzen du. Torturak bere horretan segitzen du. Inoiz baino preso gehiago dago kartzeletan. Nahikoa da! Loiolara itzuli behar dugu guztiok, lehenbailehen.

jonejone | 2008-12-03 : 17:12

"Dana eta nada-k zirkulua bukatzen dute" zioen Mikel Lasak.
"Bizitza bizitza da" kantatzen zuen Atxagak Muguruzaren ahotik.
Oskorrik "Vizcayatik Bizkaiara" egin zuen buelta.
Eta gaur Loiolatik Loiolara esango du batek baino gehiagok. Bukatu da zirkulua.
Izan zitekeena eta dena. Dena eta ezer ez. Izan zedin "nada" egin zutenak.
Izan ez zedin dena eman zutenak.Kentzen dena, ematen dena.
Kentzen duenak ematen duena, eta ematen duenak kentzen duena.
Loiolatik Loiolara ez dago "nada". Loiolatik Loiolara zihoan, "dana"tik "nada"ra.
Eta bizitza, bizitza da.
Hori da esateko neukan "dana": "nada"

Aran | 2008-12-03 : 17:12

Erahil H gabe da, Panpoxa.

Aran | 2008-12-03 : 17:12

Aste honetan azken 30 urteotan Euskal Herrian izan diren 7.000 torturatuei buruzko liburu lazgarri bat argitaratu du zarauztar batek. 7.000 horietatik, dozenaka batzuk, azken urtean izan dira. Irakurri Torturaren Aurkako Taldearen eta Europako Giza Eskubideen Batzordeko ordezkarien txostenak. Bada, Euro Alderdi Jeltzaleko kide den Ibarretxe lehendakariak ez dio inoiz torturatzaileen defentsan ibiltzeagatik herriari barkamena eskatu, eta ez du ospa egin. Dimisio fulminanteez hitz egitea hipokresia elikatzea da. Gatazka luzatzea. Kondenak bilatzea, eta ez konponbideak. Izan gaitezen serioak. Horrelakorik gerta ez dadin egin dezagun lana, dimisio fulminanteak eta antzeko memelokeriak eskatu beharrean.

egiak | 2008-12-03 : 17:12

Azpeiti,alkatea herritar guztion, ez bakarrik batzuena, ordezkaria da. Herritar bat hil dute eta herritar horren oroimenez hilketa hori saltzen ez badu ez litzake herritar guztion ordekari... eta ala bada, dimizioa da bidea.

Panpoxa | 2008-12-03 : 17:12

Memeloak zure arrazoiak dira.
Inazio Uriak ezingo du serioa izan.
Inazio Uriak ezingo du lana egin.
HIL EGIN DUTE. ERAHIL. BI TIROZ.
Bi baliente hoyek ziren serioak, lanean ari baiziren.
Aran: ESNATU.

JoxeJoxe2 | 2008-12-03 : 17:12

Aran,
Dimisio eta horrelakoak alde batetara utzita, zer iruditzen zaik gaur egin dutena? Ez dik balio besteek zer egin beharko luketen esateak, ETAk zer egin behar likik hire ustez? Jendea hiltzen jarraitu edo armak utzi?
Borroka harmatuaren kontra edo alde egon haiteke, baina kontra bahago ezin duk ixilik egon, hire ixiltasunak ETAk jendea hiltzen segitzera bultzatzen dik.

baibe | 2008-12-03 : 17:12

Bi hoiek, faore edarra egin diote herri honen aurka egiteko biolentzian eta askatasun faltan eskudatzen direnei.
Bide batez fabore ederra AHT proeiektua sustatzen duteneui ere, eskusa bat gehiago baitute proiektua aurrera eramateko.
Ekintza naskagarria! nork sinesten du honela ezer lortu daitekeenik?
Doluminak sendiari.

ni | 2008-12-03 : 17:12

Animuek familiyei.

emai | 2008-12-03 : 17:12

zaille da egoera guzti hauen aurrien hitzez adieraztie sentitzeana.
hola ezindeu segiu,ta garbi dao elkartzen ezbagea eztala soluziyoik eongo, pertsonak gea guzti honen gañetik: txuriyek, beltzak, horiyek, berdinda baño ilusiyukin, bizitzeko goguekin...ta zenek ta zeba ukaberdigue?
animo famili osuei!!

joxemai | 2008-12-03 : 17:12


Animo Inaxion famili eta gertukuei.
Zertako baliokou ekintza honek ? benetan guztauko ziten jakitie zeozertako baliokoun gaur gertautakuek.
Nere ustez udaletxien nahiko txukun hai die lanien momentuz, ez debe inondik inoa dimitiu ber baino... gaur gertautakuei kritika publiko bat eitie ez zan gaixki eongo.
BIDE HONTATIK EZ GOAZ INOA

Txomin | 2008-12-03 : 17:12

Hiltzaileak egin dutenak eta hiltzaileak kondenatzen ez dutenak.Lotsa gutxi behar du hirukote horrek Loiolara joateko.

Panpoxa | 2008-12-03 : 17:12

azpeiti-ri: berrogei urtean aizeatelako "Eta herria zurekin", orruz.
To. Hemen azken emaitza.
Hemen eta gaur, hitzak sobrau egiten dituk.
Danok, betidanik ezagutzen gaituk. Alkarren berri bazaukeau.
Berriro zioat:alkateari: lagun hoyen defentsan ibiltzeagaitik herriari barkamena eskatu eta ospa.
Unanueri: zentzura mozioa berehala, edo dimisio fulminantea.
Hiltzaileen kontra nago, eta ZER.

korteta | 2008-12-03 : 17:12

Loiola parean pasatzen ari nintzela ikusi dudan txotxoarekin, zuhaitzen bat erori ote zen pentsatu dut lehenik, ondoren anbulantziak ikustean auto istripurenbat izango zela eta kordoi poliziala ikusi orduko pentsatu dut benetan asuntoa larria zela, atentaturenbat edo abisurenbat. Azpeitian egin beharreko enkargua egiten ari nintzela komentatu dut Loiolan zerbait gertatzen zela eta orduan argitu didate Uria tirokatu dutela. Hitzik gabe geratu naiz.

Txomin | 2008-12-03 : 18:12

Aran:
Pertsona baten erailketaz hitzegiten eta zu erru ortografikoak nabarmentzen.Pertsona bezala hutsa zara.Zu eta gaur plenora azaldu den ezker abertzalea bezala.Zuenak ez dauka izenik.ERRAZKIN KALERA!!!

Panpoxa | 2008-12-03 : 18:12

Aran, H-a zure mentalitateak du. Hutsa.

lekim | 2008-12-03 : 18:12

Gaur Etak induna Frankon irteran berdiñe da, bere iritzi desberdiñe dakebenai kopetan tiro bat botatzeyobe, ori ezta ezkerrekue izetie, ori faxista bat izetie da.
Alkatik ez kondenatzie gaurku oso-oso-oso patetiku iruitzezat, ta ez ikuspuntu politikotik, iruitzezat (pertsona bat bezela) kondena inberkozula beak gobernatzeun herriko biztanle bat akatzie.
Ta torturak ta oietaz bualtauta, ba nere ustez ilegalizaziyo "masibuek", torturak, beste gauza oie danak gaxki daude, ori bai, baño ori dana ETAn ondoriyue da e, ori ez ahaztu, lepu jokaukonuke Eta ezbaldimazan eon independentziye askoz gertuo eongozala.
Ta beste gauza bat beti olako okasiyotan ikustetena, ezker abertzalie beti pentsatzeu bere ideologia euskaldunen %99 dala. Lengun ikusinun diarovasco-n ezker abertzalie 4 idar politiku zala, pp-n atzetik, PP-N ATZETIK!!!
Ta hau dana nere iritzi umillien dao
aio

mikel
Ta

JoxeJoxe2 | 2008-12-03 : 18:12

Aran,
Gaurkoa bide egokia ez bada, orduan desegokia da. Desegokia bada komeni da ETAk jakitea zuk desegokia dela pentsatzen dezula. Komeni den bezala zuk ETAri esatea horrela ez jarraitzeko. Erraza da: "ETA, ez jarraitu horrela".
Hori esateagatik ez daukazu onartu beharrik besteek egiten dutena ondo dagoenik edo hala pentsatzen badezu, ETAk baino erru haundiagoa beste batzuk ez dutenik.
Esaldi honetan "ETA ez jarraitu horrela" , egon daitekeen ortografia akatsez aparte ,onartu ezin dezun ezer ba al dago?

zepasatzea | 2008-12-03 : 18:12


Gaurkuan oso gertu tokau zaku bizitzia ETAk beñ ta berriz inposau nahi digun legia. Ustet geo ta garbiyo ai dala geatzen euskaldunok geanak, herriyatik lana ein ta herriya matte deunak ezteula nahi holako eze , ezteula nahi hola defendatzeik gure herriya.
Iñok eztaka eskubideik beste iño hiltzeko ez torturatzeko ez eze, bukaeraik eztakan zirkulu baten sartuta gaude ta moztu berra dao azkarrian. Bi aldiak zirukulu txatxu hau moztu ta honekin bukatzeko desiatzen gaue geyenok, beraz ez ETA ez torturak ez eze !!
Alkar hiltzen ta torturatzen ezteu eze konpontzen sufrimendua sortu besteik ez.

Panpoxa | 2008-12-03 : 18:12

Aran, neskatilla graxioxa, joan gaur Uria sendiaren etxera, eta esaion hitzegin naidunala.
Hitz egiten jakingo dun, baino ekintzetara pasatzeko balorerik ez dun. Koldarkeriz betetako dinaminkan, ezozer justifikatzeko gai zaretenok, herri honetan haserrea eta nazka besterik ez dezue zabaltzen.
Txoriari hegoak ebaki dizkiote, eta zu, hiltzaileen aurpegia zuritzen.

egiak | 2008-12-03 : 18:12

Aran, zergaitik beti,beti,beti, ETAk egindako aztakeriak justifikatzeko torturen arazoa erabiltzen duzue? Hau da, besteak putakumeak direnez gu putasemaagoak izan gaitezke errudun sentiu barik... edozein tortura salatzen dut, giza eskubideak defenditzenditut, hau da, torturatzen dutenak kartzelan ikusiko nituzke gustora...berdina esan al dezakezu ETAko hiltzailei buruz? Bihotza baldin baduzu, salatu gertatutakoa ez justifikau torturekin, hori oso "pasaute" ziok eta...edo bestela, bi potro euki ta esan alde hagoela.

Aran | 2008-12-03 : 18:12

JoxeJoxek eta Egiak hitz egiten dakitela sumatzen da. Erantzuna merezi dute, beraz, Panpoxak ez bezala.
Egia: lehen ere esan dut, neska naiz. Beraz, ezin bi potro euki.
Nik ez dut inoren astakeriarik (portzierto, astakeriak S bat du, eta ez Z bat. Zergatik ez ote dakizue euskaraz idazten? Hori beste eztabaida bat da) justifikatu. Areago, esan dut ez zaidala iruditzen gaurkoa bide egokia denik gatazka konpontzeko. Gaurkoak gatazka luzatzea dakarrela, eta samina areagotzea. Loiola honek ez du zerikusirik duela bi urteko Loiolarekin. Horregatik, duela bi urteko Loiolara itzuli behar dugula. Denok, zintzoki. Hori esan dut. Beraz, argi dago ez zaidala egokia iruditzen gaurkoa, inondik inora ere. Esan nahi dudan bakarra da, gaurkoa —norbaiti bizitza kentzea den heinean- daitekeen zitalkeriarik handiena izanda ere, beste kasu batzuetan EZER egiten eta esaten ez dutenak ez direla etikoki INOR Errazkini gaur ezer eskatzeko. Denok ditugu kontraesanak, batzuk besteak baino zintzoagoak eta koherenteagoak izan arren...

Igor | 2008-12-03 : 18:12

Orain dela bi urtetako loiola Ezker abertzalea PSEren artekoa izan zen, ez zenuten EAJrik nahi izan han.
Elkar ulertzen ez zinetelako bitartekari gisa deitu zenioten EAJri eta azken momentua ADOSTUTAKOA-n,
atzera egin zuena Ezker abertzalea izan zen.
Berriro ere, ANVk, erahilketa bat ez dela salagarria erabaki du (nahiz eta torturak eta presoen eskubideen urraketak salagarriak diren). Hori al da udaletxeak herritarrak defendatzeko duen proiektua?
Zer aurpegirekin eskatu behar duzue San Sebastianetako tanborradan, “Uria”-ren hiltzaileen eskubideak defendatzeko?
Hau al da denon alkatea izan behar zuena? Herriari hitza eman nahi diona?
Uztarriari, nondik atera duzue 20:00tako elkarretaratzearena? Nork deitu du? Ze izenekin? Udaletxean zeudenek ezekiten ezer.

Aran | 2008-12-03 : 18:12

JoxeJoxe2:
1. Neska naiz, ez mutila. Beraz, 'iruditzen zain', 'ez din balio', 'zer egin behar likin', 'ezin dun' eta horrelakoak erabili beharko zenituzke. Errespetu apur bat.
2. Adierazpen askatasuna ere bahituta dagoen herri batean bizi garenez, ezin dizut erantzun nahi bezala. Legez kanpokoa litzateke.
3. Behin hori esanda, ez zait iruditzen gaurkoa bide egokia denik gatazka konpontzeko. Argi dago: gaurkoak gatazka luzatzea dakar, eta samina areagotzea dakar. Lehen ere esan dut: Loiola honek ez du zerikusirik duela bi urteko Loiolarekin. Horregatik, duela bi urteko Loiolara itzuli behar dugu. Denok, zintzoki. Eta negozioak arriskuan ikusten zituzten horiek esan beharko dute zergatik nahiago izan zuten alderdiaren boterea bermatu gatazka gaindi zezakeen agertoki berri baterako bidea zabaldu baino. Bazekiten agertoki berrian, Katalunian bezala, ezker abertzalearen eta PSE-EEren artean itota gera zitezkeela, boterea galduz. Eta hori, noski, ez da komeni, ezta?
4. Borroka harmatua ere, H gabe da.
5. Badakizu zenbat azpeitiarren lagunek eta senidek egiten dituzten astero astero astero milaka kilometro heriotzaren loterian? Sakabanaketaren errepideetan barrena? Heriotzaren loteria horretara bultzatzen dituzte, nahita, elurretara, euritara, ilunpetara, ea istripuren bat izan eta errepidean geratzen diren, hainbat euskal herritar bezala. Eta inguruan isiltasuna. Hitzik ez. Sakabanaketak aurrera segitzen du, ETAk bezala, norbait hiltzen den arte askorik akordatzen ez garen arren.
6. Gehiago hitz egin beharko genuke, denok.

zepasatzea | 2008-12-03 : 18:12

Lekim len ahaztu intzat esatia ta , zurekin bat nao esatezunen alkatiak atentaua ez kondenatzia oso patetikua dala .
Batzuk presuak jasandako torturak salau ta ETAn hilketak ez ?
Bestiak ETAn hilketak salau ta presuan torturak ez ?
HONEK EZTAKA SENTIDOIK !!

egiak | 2008-12-03 : 19:12

Aran, denok ez daukagu euskera idatzian zeuk daukazaun trebezia,barkaidazu.
Ala ere, buruan eta bihotzean zuk daukazun trabezia bikoizten dugu agian,zeren eta hilketa guztien aurka egonda torturak salatzeko lehenak gara.
Ez dut dizkuziorik nahi, triste nago gertatutakoarekin,

zepasatzea | 2008-12-03 : 19:12


Eztait ezker o eskubi baño holako gertaera bat ez kondenatzeko muturrekua izanberdula oi seguru !!
Giza eskubidiak defendatzen jardun ....ta propaganda iten...ta ze, hilketa bat ez alda giza eskubidia urratzia ?? kontua betikua da...nola ETA izan dan...ta beste aldetik e berdin e.
lotsagarriya da holako jendia alkate bezela eotia !!
herritar guztiyanganako burla iruitze zat, ta bateze holako erasuak jasateituztenen familiyantzat
Plenoa azaldu ta kondenatze eztun jende hoyei, ez altzazue ai garbi geatzen jende ASKO gauela ETAn kontra...zuen salbaziyoako planteamendua ezteula iya iñok nahi ?

juanjo777 | 2008-12-03 : 19:12

Animo familia,senitarteko, lagun eta heriotza hau sentitu duzuen guztioi. Ea behingoz jende honek rekapazitatzen duen.Burue ondo altxata plenoa jun eta gure herritarraren erahilketa kondenau ez dezuenok, ez dezue inon errespetoik merezi. Nerea ez behintzat. Lotsagarriye.eta ea ETAri bi Teleberri gelditzen zaizkion.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2008-12-03 : 19:12

Igorri: arrazoia duzu. Gaur 20:00etarako elkarretaratzea deituta zegoen plazan. Beste kontu batengatik, ordea, eta erratu egin gara. Jabetu bezain pronto kendu dugu albistetik.
Barkatu nahasmena.

lekim | 2008-12-03 : 19:12

Kauendios gañea ori dek, sansebastianetak an azaldukoek iñaki balkoien euskal preso "politikuen" eskubidiek defendatzeko. Oidek arpeye
Oiek beintzet kartzelan zeurek.
Uria bier lurrazpiyen eongoek, beste 850 tipo bezela
Nere ustez alkate hau ezta ezkerrekue, muturreko eskubiye baizik.

Osky | 2008-12-03 : 19:12

Aran,
H-ren bat ez den tokian jartzeak, gaurko gertakaria baino min gehiago ematen?justifikatu.
Adierazpen askatasuna bahituta? Esan duzuna baino gehiago esaterik ba al dago?
Gaurkoa gatazka luzatuko duela? Ez dut uste. ETAri bi Teleberri geratzen zaizkio.
Presoen senideak bizia jokatzen errepidean? Autoa hartzen dugun guztiok bezala. ETAren "ruleta rusa"ren barruan sartzen direnak ere bai.
Gaur, abertzaleak lotsaturik egon beharko litzateke. Errespetua.

lekim | 2008-12-03 : 20:12

Naekena azpeiti, ori gaxki ta dana eongoek.......
Ordi Eta ezbaldimauan eongo ezuan olako eze gertako, aber noiz enteatze zeaten ostia

azpeiti | 2008-12-03 : 20:12

"eta-ri bi teleberri geratze zaizkio" hau esaten zuen 1991an, gero 1997an m.a.blancoren asuntua ta gero, 2001an ere bi teleberri geratze zitzaizion,eta gaur ere berdin, bi teleberri. txarrena da hi ta nire seme alabek (eta agian haien seme-alabek) berdina esango dutela 2025ean,2045ean. horrela jarraitzen badugu bai beintzat.
lotsagarriye omen da sendiari babesa, elkartasuna eta atsekabea adierazi dion alkatea edukitzea. ez da lotsagarria ezer egin gabe espetxean urte asko pasatzen aritzea azpeitiar eta euskaldun asko eta gainera alkateak bere (lehengoak) beste aldera begiratzea, ez babestea eta ez elkartasunik adieraztea. eta hori bai, atxiloketa salatzera joan ginenei ertzaintzaren pilotakadak. honi buruzko esplikazioa eskatu eta ertzaintza babesten dugu entzun beharra. ba honek ere gorrotoa sortzen du, gorrotoa. egunero ostiak jasotzen ari den euskaldun asko dago, asko, geroz eta gehiago, injustiziak jasaten dituena. zer nahi duzue, prentsaurreko bat emateagatik espetxean jende mordoa egonik zuek nahi duzuen kondena deklarazioa sinatzea?? ea,aralar eta pnv.k espainiako kongresuan egin bezala babesa ematea guardia zibilei eta espainiako gobernuari??? eta bide batez hau demokrazia bat dela aitortzea (gutxiengo espainiarrak gehiengoari bere ideiak inposatzen dizkigunean)????? nahikoa da. eseri egin behar da. hitz egin. eta herriaren borondatea errespetatu gobernuak!!! herriaren ordezkari delako. eta organizazio klandestino batei berdina eskatzea akatsa da. ez dira konparagarriak. batzuk kartzelara doaz, besteak gure dirutik kobratzen dute. eseri, hitz egin eta bukatu gatazka negargarri honekin!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2008-12-03 : 20:12

Uztarriak ez du irainik onartuko erantzunetan. Mesedez errespetatu arauak.

azpeiti | 2008-12-03 : 21:12

lekim... ta zeatik eztek esaten "ZAPATEROK eta PSOEK OIN DELA BI URTE LOIOLAN EUSKALDUNOK ERABAKITAKOA ERRESPETATUKO ZUELA ESAN IZEN BALU, GAURKUE ETZAN GERTAKO". o etzak iruitzen hau hola danik?? zeatik eztu hori esaten PNVk?? agian komeni zakolako herri hontan indarkeri egoera bat egotie, horrela biolentziyen aitzakiyekin hauteskundetan boto abertzaliek bereganatzeko?? ze hemen konponbidie lortze baldinba, bi teleberri pnv-n oingo botere absolutuei geratze zaixkiyo. azpeitiko pnv unuzkeo aikoa SAI-ak bezala boterie nola berreskurau pentsatzen. ze hau ezbazan gertau udal gobernue lanien txukun ai zan, ta PNV oposiziyoko otzien zeon. ikusi beharra dago hemen gatazkie soluzionatzie benetan zeni interesatze zakon, ta zein bizi dien konfliktotik (gaur azpeitira etorri dien politikero profesional danak!!! ta azpeitin zentsura moziyue aurkezteko deseatzen daudenak).

Loiolatarra | 2008-12-03 : 21:12

Pertsona bat hiltzen duena(edo laguntzen duena) eta hildakoaren eskubideak parean jartzea ere...
Orain, PNVri interesatatzen omen zaio ETA egotea...
Esnau zaizte! Bizitza kendu eta halere bestiei kulpie bota.
Oin AHTn kontra... Ezker abertzaluek ez al dira gustora eskiatzera juten Leitzarango bitetik. Lehen Autovia, orain AHT... Danan kontra.

lekim | 2008-12-03 : 21:12

eta ezbaldimauan eongo loiolako mobida oiek ezituan ingo, ez altzeate konturatzen!!!!

beste1 | 2008-12-03 : 21:12

Alde denetan dago biolentzia, bai. Alde bat geldituta zer? Nik ez nuke aguantatuko, sortzen zaidan eta didaten gorrotoarekin laiter hasiko nintzateke protestan hainbat inposizioei buruz, eta politikariak, enpreariak, bankeroak... barrez, eta pixkat izorratu ezkero, polizia eta egur legitimoa(gorria, berdea...)!!!!!
Deskuidatu ezkero torturatu eta kartzelara!!
Orduan nire lagun batek harria hartu eta erantzun!...

haizea | 2008-12-03 : 22:12

Ezker abertzalekoa naiz eta ETA behingoz desagertzea nahi dut. Zertara dator basakaeria hau?. Duela gutxi Isaias Carrasco, non eta Arrasaten, ANVk gobernatzen zuen herrian. Orain, Azpeitian, ANV agintean dagoen herrian... kasualitatea ote?...ez dut uste. ETAk ezker abertzaleari ortzak erakutsi dizkio, berriro ere. Eta indar erakustaldi honetan, beste behin, herritar xume bat hil da. Koherenteak izan gaitezen guztiok: giza eskubideak denontza aldarrika ditzagun!...besarkada bat Inaxioren etxekoei!!! Errazkini, berriz, politikagintzan orain arte bezain eraginkor jarrai dezala, erabaki zuhurrak hartuz, beldurrik gabe!!!

azpeitikue2 | 2008-12-03 : 22:12

Ezker abrtzalekue sentitzen naiz baino ola???? inolaz!!!!!
Kazkauta al gare o???
Azpeitiar peto peto bat akau diabe ta ezta kondenaure?? ta kondenau hitze ez bada berdin tzitek!!!
ERRAZKIN KALERA!!!!! oi dek beak defenditzeitunak lagundu zoabena hi, urtebete baino leno kalea!!! esnau zaitezte la ostia...

lekim | 2008-12-03 : 22:12

Ezker abertzalekuei: Konparau ostiraleko manifestaziyun atakoan jende kopurue ta zuen manifestaziyotan atatzean jende kopurue, ori bai izengoala herriaren hitza

Txomin | 2008-12-03 : 23:12

Hemen txorra bakarra hi haiz!!!

132 | 2008-12-03 : 23:12

Ze arrazoi txorra dek hori ?

axkottarra | 2008-12-03 : 23:12

Inazioren pekatu bakarra Euskadi aurrera ateratzeko lana egitea izan da 71 urtez. Honen aurrean txapela kentzen dut! Orain arteko guztiek bezala gaurkoak ez du hitzik!
ANIMO SENITARTEKO GUZTIEI ETA SEGI HORRELA ORAIN ARTE BEZALA EUSKAL HERRIA AURRERANTZ DARAMATEN PROIEKTUAK EGINEZ!!

ana | 2008-12-03 : 23:12

Nere doluminak Inazioren etxekoei.
Aran eta konpañiari galdera bat? zergatik daude kartzeletan horrenbeste lagun? hauek behintzat bizirik daude ta bihar esnatuko dira ta agian zubi honetan bere etxekoak ta lagunak joango dira bisitan, seguruenik garai batean eginiko autobia erabiliz joango gainera!!- lehen kontra orain erabiltzaile-. ta Hendaiatik aurrera ere AHT-enan gustora joaten dek jendea presoak bixitatzera, gozada dela esanez gainera tren azkarra!! hemen ez ordea, hemen plantak, ta denen kontra egiten beti, arrazoiakin edo gehienetan gabe!! hemen jendea hiltzen dugu aurrerapena ekartzeagatik!! inor joaten al da Donostiara edo Bilbora autopista utzi ta bide zaharretik?? mesedez eh!! nahikoa degu!! orain Altuna y Uriak obrak uzten baditu hurrengo obrak onartzen dituena hil behar al degu??
Ta elkarrizketei buruz, esan beharra daukat elkarrizketa adospen bat lortu nahi ezean alper alperrikakoa dela, alperrikakoa bai Loiolan ta bai Martiten. Adostasun bat lortzeko ezin da beti denean irabazi, zerbait ere galdu beharko du parte bakoitzak ala zer, denak hil eta kitto??
hilketa hau gaitzetsi behar da, ta gaitsezten ez duena ere hiltzailea da!!
Azpeitiko herriak bertako semea hil ta gaitsezten ez duen udal ordezkaririk ez du behar!!!!!

axkottarra | 2008-12-04 : 00:12

ORAIN HERRIARI FAMILIA APOIATZEA TOKATZEN ZAIGU: OSTIRALEON DENOK MANIFARA!!!!!!

Jokin | 2008-12-04 : 00:12

Nire doluminak familiarentzat.
Pampoxa, zurekin ados nago.
Abertzale-gudarientzat: nahi ala ez, zuek ere, faxistak zarete.
Nik euskalduna izatea maite dut, baina ez dut aberri faxista bat nahi nire semearentzat. ASKI DA!

iraultza | 2008-12-04 : 08:12

Aurrerago esan bezala Ezker Abertzalekoa naiz. Atzokoari ordea ez diot buru eta hankarik ikusten. Euskaldunak geure artean hiltzen? Ez mesedez!
Kaltetu nagusia Ezker abertzalea izan da atzokoan. Zer gustora egongo diren ZP, Rajoy... atzokoa eta gero, esango dute " Euskaldunak euren artean hiltzen ari dituk! jajaja!!"
Eta zer esanik ez herrian sortuko den ezin ikusia jendearen artean...
Besterik gabe nere doluminik handiena familiari eta nire desadostasuna atzokoarekiko. Ez dut erabiliko kondena/gaitsezpen hitz magiko hori, zeren ez bait da magikoa eta ez bait du ezer konpontzen. Baina bai nire desadostasuna erakutsi atzokoarekin.
Agur.

lourdes2 | 2008-12-04 : 10:12

Lotsagarria egin diotena, non eta Azpeitin gainera.
Goian bego.

egiak | 2008-12-04 : 10:12

Iraultza, euskaldunak edo espainolak edo frantsezak berdin dio, bizia errespetatu egin behar da. Eta barkatu bainoez dut uste ez politikariak ez bihotzik duen inor pozik egongo denik gizon bati bizia kendu diotelako.
Nazka ematen dit lehen eta bigarren mailako hildakoak diferentziatzea.
Bestalde, ia zenbat ezker abertzaleko kide ikusten ditugun gaur manifestazioan.
Behingoz,ia ezker abertzalea ETArekiko duen menpekotasuna mozten duen eta bere lan politikoa, Azpeitian atzo arte nahiko ona, politikari bezela eta ez morroi bezela egiten duten.
Errazkin dimizioa gaur,

txantxangorria | 2008-12-04 : 11:12

Egiak..
Errazkin-ek zeatik dimititu behar dik? Alkate oso ona dek, ala ai dek erakusten ez ta? Hontan ustet danok ados gatxaudekela, ez?
Berak ere usteiat, danon mouen sentiu dikela atzoko hilketie, hortaz zihur natxiok. Ez zikok paper erreza tokatu. Zer dek hemen kuestiyue, "kondena" hitza attatzie? faborez! ustet danok nahiko eozkor jarrita gatxaudekela, danak!
Eutsi goyei Errazkin, hirekin gatxaudek, ez ziok hi bezelako alkateik ta!
Eta benetan, doluminek Inaxio-n familiyei, ez ziok eskubideik gertau zaizuena gertatzeko ta, danan aurretik bizitzeko eskubidie (danontzat!)

egiak | 2008-12-04 : 11:12

Errazkin ezin dik "danon mouen sentiu dikela atzoko hilketie" alkatea bai da, ez edozein herritar. Atzo, Azpeitiar bat hil zuten, Azpeitian gainera, eta alkate jauna ez zen izan hilketa hori salatu eta kondenatzeko kapaz. Niretzat eginiko gauz on guztiak ez dute ezertarako balio bere herritar baten hilketa koldarra kondenatzen ez badu. Ziur ETAko bat hilko balitz lehena izango zela omenaldi, manifa eta komunikatuak prestatzen. Niretzat behintzat pertsona eta alkate bezala nere errespetu guztia galdu du, koldar bezala agertu bai zen atzo udaletxean, denon udaletxean, ez ezker abertzaleen udaletxean.
Laister hau ahaztu egingo da eta berriz ikusiko dugu alkatea presoak gora eta presoak bera, gatazka gora ta gatazka bera, betiko kontua... jendea nazkatuta dago, jendea pakean bizi nahi du eta jendeak politikarekin lortutako aurrerapausuak nahi ditu ez odolarekin lortutakoak.
Behin eta berriz esango dut, Errazkin kanpora

JoxeJoxe2 | 2008-12-04 : 11:12

txantxangorria,
Uste diat dixkurue dala Errazkinengan pertsonalizatzie. Gizajue nahiko egur hartzen ari dek alde guztietatik. Errazkinek egingo duena edo egingo ez duena beste norbaitek edo norbaitzuk erabakiko diate ( Errazkinek baino gutxiago aurpegia emanda).
Hau esanda, nik uste diat udaletxeko gobernu taldiek exigitu beharra daukela ETAri atzo bezalako astakeririk inoiz gehiago ez egiteko. Nik dakidala behintzat horrelako eskakizunik ez dik egin oraindik.
Gertaera honen aurrean ematen duen erantzunak baldintzatuko dik herritar askok udaletxean egin de lanari buruz daukan iritzia, beraz, iritzia badek egindako lana oso kaxkarra dela, zilegi dek dimisioa eskatzea.

jackaubrey | 2008-12-04 : 12:12

zaile da adierazten sentitzen dedana, ta zaile familiyek ze pasatzen aikoanan laurdena ulertzie. euskaldun peto-petue erail du ETA-k.beti bezela inongo arrazoirik gabe, estilo "FRANCO". bihotz-bihotzez sendi guztiyei, batipat bere emazte eta seme-alabai nere laguntzie. hortik aurrea nekie bakarrik dao.egoera hau ez dao aguantatzeik. nere ustez gaur azpeitiyen dana itxita eon ber luke, ta tallerrak geldik.danok kalea. ta hortik aurrea "beayek" eitebena ein. ..hoixe sentitzet benetan,nazkie. alkatieatik ze esan... nik ez det "kondena" hitze esateik nahi,bere hitzekin baino benetako gaitzezpen bat eta ez epelkei hori. pertsona bezela; alkate bezela; herritar bat erail dioten alkate bat bezela. gu danon alkatie danetik hori da tokatzen zaiona. oso gaixki iñaki. nik eztez dimisiyoik eskauko, pertsona bezela demostrau du zer dan ta punto. nik ez det sinisten sistema politiko honetan ta ez det parte hartzen, beraz pertsona kontue dala iruditzen zait.
PORTZIERTO, SAN SEBASTIANETAN PLAZAKO IRAKURKETA AUTORITARIO TA ANTIDEMOKRATIKO HORI, AURTEN ERE ISIL-ISILIK AGUANTEBER AL DEU!! EZ GAUDE DENOK AITU TA ISILIK GERAUBER AL DEU!!! INAZIO EZ DA EGONGO, LUR AZPIYEN EONGOA, TA GURE HERRIYEN EZ DAUDEN BESTE HOYEK, URRUTI BAINO BIZIK EONGOYE!! BERAZ BOIKOTA SAN SEBASTIANETAKO IRAKURKETIEI.

J | 2008-12-04 : 12:12

azpeitiri (66. zenbakia).
Uriaren senideak ez dituk Cordoba edo Madrileraino joango bere senidea ikustera, askoz gertuago, Abitainera... pentsatu zak pixkat, kartolak kendu eta begira ezak pixkat ingurura eta hausnartu zak.
Ah, eta "bidien bueltan hil ein leikekela pentsatzeik" hire komentarioari buruz... hori bakarrik falta ziguan, hasi oain zuen biktima figurie justifikau eta nabarmanentzen... nazka ematen didazue.

azpeiti | 2008-12-04 : 12:12

badirudi hemen batzuk oin entera diela herri hontan gertatzen ai danakin. ta ze ustek, lagune eze ingabe barrun daola kristal atzetik ikusitakun, ta bueltan hil in laizkekela pentsautakuen, beste batzui etzakobela kristala puskatzeko goue sartzen? ta hildakuek beste batzuk dienien da salatzeko manifestaziyue ertzainek kolpatzebenien eztala amorruik sentitzen?? pnv, enpresariyuek,psoe, poliziyek,...olakutan ixil askoik egoteituk ta etbk eztik burrunda haundik ateatzen. amigo, telebisiyuek emate eztun sufrimendu ta amorru asko ziok/n bazterretan. ta itxurie danez amorruei amorruekin erantzutie bakarrik ziok danan buruetan. ba eztiau hola bate aurrea ingo.

axkottarra | 2008-12-04 : 13:12

Danok bezela sentiu Errazkinek??? horreatik atzoko plenun etziaben txaloik jo Inazion omenez!!! FAOREZ ERRESPETU PIXKET!
Neretzat herritar bat hil ta bereatik txaloik jotzen alkatie ez tek herrixen alkatie!

egiak | 2008-12-04 : 13:12

Ez du hori esan, esan du amorruak hori egitea eskatzen diola, baino lasai, ez dugu inork egingo, guk ez gara horrelakoak, beste batzuk ordea bere ideiak beti indarkeriarekin ezartzen dituzte, guk ez.
Hildakoak beste aldekoak direnean egiten dezue, kajeroak kiskali, sasigrebak jendeari mafia moduen ixteko gomendatuz, etab...konturatzen ez zaretenak zeuek zarete:
- EZ DUGU NAHI ZUEN EUSKAL HERRI FAXISTA
- GUK ZUEK BEZAIN EUSKALDUN GERA
- ZUEN IDEIAK ERRESPETATZEKO ERRESPETATU BESTEONAK
- ETAko TERRORISTASK EZ DIRA PRESU POLITIKOAK HILTZAILEAK BAIZIK ETA KARTZELAN EGON BEHAR DUTE.

egiak | 2008-12-04 : 13:12

Azpeiti, euskal herritik ezker abertzale eta ETAren mehatxuak medio, euskal herritik kanpora bizitzera joan behar izan dutenei bixitatzeko ere kilometroak egiten dituzte askok, arrizxku ber berarekin... diferentzia bat dago ordea, batzuk hiltzaileak bizitatzera joaten dira, beste batzuk demokrazi eta askatasun ezaren biktimak bizitatzera joaten dira.
Benetan, nazkaute gatxarek zeuen biktimismoarekin, zeuen betiko diskursoarekin..."hertzainak jipoitu egiten dutela", klaro kajeroak eta kontenedorei sua eman eta zer nahi dezue ba, metxerue uztie?"ETAko kidea hil dutela" poliziarekin tiroka egon da gero, zer nahi dezue ba, hertzainak beraien burua hiltzen uztea? Joder, esnau, jendea nazkaute ziok ETA eta biolentziarekin!!!!

Txomin | 2008-12-04 : 13:12

Errazkin alkate ona?Mesedez.Azpeitiar bat erail eta kondenatzen ez duena ze alkate mota da?Atzoko hiltzaileak tiroz akatu bazituzten seguru kondenatuko zuela. Atzo ANVko inork ez zuen izan ausardiarik hilketa kondenatzeko baina hori bai Herri guztia presoen aldeko pankartaz beterik dauzkagu eta festetan EAJko kontzejalen argazkiak plazan. Eta dendariak?Zeba uste dezu herriko denda denak daukatela presoen aldeko kartela?Zuekin ados daudelako ala seguruak garesti direlako?Biolentzia zuen hizkuntza da.
ERRAZKIN KALERA ORAIN!!!!!!

txantxangorria | 2008-12-04 : 14:12

Zuek ze uste duzue? kartzelan dauden danak odol delituak dituztela? holako iñozoak zeate ala iñozoarena eiten ai zeate??? zuek e gu bezain ondo badakizue, kartzelan zenbat dauden deliturik egin gabe, eta eginda re tokatzen zaien baino kondena handiagoa jarrita, ta kondena hori dagokiona baino gehio eginda... ala hori ez dakizue??? baten bat hil dutela eta kartzelan daudela, ondo, normala da, eta besteak??? Eta nun gainea??? ze distantzitara?? hori badakizue euskaldunei bakarrik egiten dietela ez? ala hori ere ez dakizue?
Zuek ere nahi dezutena bakarrik ikusten dezute, ez hasi bestei zuena ulertu arazi nahiean zuek gurea ez badezute ulertzen.
Ta jakin, atzoko hilketarekin ez nagoela ados, eta guztiz saminduta nagoela, baino baita re kartzelan inungo arrazoi gabe dauden ume batzuen ama eta aiten gaitik ere, ze esango zeniekete ume hauei?.

egiak | 2008-12-04 : 14:12

Txantxangorria, ETA egongo ez balitz, odol delituak ez dituztenak kalena egongo lirateke, edota aspaldi eta desagertu balitz gaur egun ezker abertzale demokartiko baten alde egongo lirateke llanean.
ETAren barruan pistoleroak aparte, pistolero hauei laguntzen diotenak daude, eta bai, hoiek ere kartzelan egotearen alde nago.
Barkatu baino deliturik gabe daudela kartzelan ez da egia, kale borroka, mehatxuak, informazioa eta ETARI infraestrukturak eraikitzen lagutzeatik daude kartzelan. Ezer ez egiteagatik kartzelan sartu duten inor ez det esagutzen.
Eta barkatu, baino sakabanaketa ez diote euskaldunei egiten ETAko terroristei baizik,diferentzia dago,,,
Saminduta baldin ba zaude, agertu manifara.

Mollarri | 2008-12-04 : 15:12

Alperrik gabiltza danok. Bi aste barru berdin jarraituko dugu: batzuk errealitate bat ikusten eta besteak beste bat. Injustiziak bi aldetan daude baina bizitza eskubidea oinarrizkoena da. Ezker Abertzaleak erabiltzen duen esaldi honek atentzioa ematen dit: "Entzun Herriaren Hitza".Ezker Abertzalearen alde, gehienez, herriaren %15 dago Euskadin eta %5 Euskal Herrian. Gainontzeko "Herriak" erailketen bukaera eskatzen du. Arnaldo Otegi berak ere jada ez du ETAn sinisten

azpeitikue2 | 2008-12-04 : 16:12

Nik uste ezker abertzaleko jendea agertuko dala manifara, ni bat, baina eta ANVko kontzejalak eta ERRAZKIN???? sentimenduak badituzte agertu beharko lukete baina ez dira agertuko...
eta ETAkoak ere ez...
Zergatik bozkatu ote nien....

lekim | 2008-12-04 : 17:12

lotsagarriye dek, ya eztek abertzali izen o ez, ya pertsona bezela esanberdik sentitzeikena.
EA-k partiduen iritziyei kontra iteko potruk eukizitxian, ANV berriz, ez. Geo ordi kale borrokan batematek pelotazo bat, dententziyue o jasatebaik (ondo iruitzezik) ladedios montatzek.
Ez altzeate akordatzen Isaias Carrasco hil baño astebete lenuo Bilbon manifa ilegal bat uala ta pelotazo batzuk eonituan t Otegi ta kompañiak esantziabela masakre bat eonuala estatu espanoleko indar represoreatik??
Andik astebetea Isaiasi burun bi tiro botazixkoabenin ixilik geldiuituan.
Au hitz batekin definitzek: HIPOKRESIA

ana | 2008-12-04 : 22:12

Inazio erail ta abiadan alde egin zuten horiei eta bere kide guztieri: kobarde batzuk zeate.
Eman aurpegia ta borrokatu frentez frente izkutatu gabe ta pistolarik gabe!!
Guk euskal herria altxa nahi degu, ez hunditu!!
Goian bego Inazio Uria.Denok ostiralean bere aldeko manifestaziora.

ilu | 2008-12-05 : 02:12

Hi "txantxangorri" kartzelan delitu gabekuek daudela?? hori lelengo demostrau einberkoek, pq pertsona bat hiltziez aparte, beste eratako delitu asko daude baita, e? ta beste gauza bat, hik attatzeitukan "delitu gabeko" jende hori barrun sartu badixkiabe, ETA-koei bota kulpie, eta beaiei ordaindu-azi, ez Inaxio bezelako pertsona ON eta langilie bati, bale? zu beselako pertsonan kulpatik dao euskalerriye daon bezela.......pk zeuek esatezute Inaxiona adibidez eztala entenditzekue, eta halare "baino" bat jartzeko kapazidadie dakezute hiltzaile hoien portaeriei; nahi dezuten hitz potolouek ibili eta betiko kaka explikatzen segiu, baño beste danak ez gea ez motzak, ez tontuk eta ezta inon txontxongiluek-e...........eta ostiralin demostrauko deu ZE GUTXI ZEATEN GUREKIN KONPARAUTA eta lelengo aldiz, ZUEK BAINO ZARATA GEHIO EINGODEU!!!!!!!!!!!!!!!!!!! (eta zarata hori, ezta pistolan zaratie izengo, nazkaute daon herri batena baizik).
AUPA INAXIO TA AUPA PAKIE TA JUSTIZIYE LORTUKO DEUN DANAK!!
Ostirelin, zahar eta gazte danak kalea.
(Motzak etxin gelditzie pankartak pintatzen, "h"kin eta "h" gabe, "s" eta "z" bereiztuz, hortako ezta inteligentzi asko ber eta). Aran, hi-ka eta zu-ka hitzein det, eta faltak-e eingonitun........biziye barkakoizu, ezta??

mnk | 2008-12-05 : 16:12

Doluminek eta besarkada pillo bat familikuei,etzait bate juxtue iruitu in debena.

Begotxu | 2008-12-05 : 16:12

Ez dugu gure artean burrukan hasi behar.
Alkatea azalduko balitz gaur manifara eta pankartari heldu lehendakariaren ondoan eta familiaren ondoan putre guztiak kaka egingo lukete praketan.

petrus | 2008-12-05 : 23:12

Ezker abertzaleko asko ez omen zaudete adoz Inazio Uriaren heriotzarekin.Ez badezue kondenatzen, alperrik dira sentimendu horiek. eskutatzen bazerate , alperrik dira hitzak.Inazio hil dute, joan da aita , joan da senar maitea eta zuei ez axola?Euskal Herria askatu nahi dezute? zeuk zerate zeuen buruaren preso ez badezute hau kondenatzen publikoki.Zer eskubide dute bi lagunek gehiengoaren iritzia ez errespetatzeko? EZ DEZUTE BIHOTZIK.

xse | 2008-12-12 : 18:12

petrus arazoi duzu,hilketa bategatik pena hartu eta ez duenak kondenatzen ez du bihotzik
ANIMO URIATAR GUZTIEI.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu