Olentzeroren etorrera antolatzeko bilera abenduaren 3an izango da

Uztarria.eus 2008ko aza. 28a, 10:11

Udaletxean egingo da bilera, 19:00etan

Herriko elkarte eta eragile guztiak parte hartu dezakete bileran

Gabonak hurbiltzen ari dira eta horrekin Olentzeroren etorrera. Udalak bilera antolatu du abenduaren 3rako, bizar zuriren etorreraren ekitaldiak antolatzen hasteko. Udaletxean egingo da, arratsaldeko zazpiretan.

Udalak herriko elkarte eta eragile guztiei egin die dei bileran parte hartzeko.