Emakumea Pilotari txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean

uztarrria.com 2008ko aza. 26a, 11:11
Ezkerretik eskuinera, Oihana Unanue, Naroa Urbieta eta Daniela Dominguez pilotariak Frontoi Txikin. (Nerea Uranga)

Ikasberri Kirol Elkarteko hiru pilotarik hartuko dute parte

Finalak Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dira, 17:30etik aurrera

Ezker Hormako III. Emakumea Pilotari txapelketako finalak jokatuko dira datorren larunbatean, azaroaren 29an. Finaletan Daniela Dominguez, Naroa Urbieta eta Ohiana Unanue azpeitiarrek hartuko dute parte.

16:30ean hasiko da jaialdia Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, Zarauzko Nesken Paleta Eskolako pilotarien erakustaldi partidarekin. Ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketako finalak, berriz, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Lehenengo 2. mailako finala jokatuko da eta Dominguez-Lukas Tijero-Urbieta bikotearen aurka lehiatuko da. Ondoren, 1. mailako finalaren txanda izango da; Fernandez-Montes eta Pierola-Unanue jardungo dute aurrez aurre.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatutako txapelketa urriaren 11n jarri zen abian eta guztira ligaxkak 5 jardunaldi izan ditu.