Baigerak hiru hitzaldi antolatu ditu

Uztarria.eus 2008ko aza. 19a, 11:11

Saiatu zaitez lo ondo egiten hobeto bizitzeko, Urteen bakardadea: prebentzioa eta aholkuak eta Maitasuna eta afektibitatea pertsona helduengan izeneko hitzaldiak emango dira

Azaroaren 25ean, eta abenduaren 2an eta 15ean izango dira

Azpeitiko Baigera jubilatu elkarteak hitzaldi sorta bat antolatu du, Kutxa Ikasgelak egitasmoarekin elkarlanean. Hiru hitzaldi emango dira guztira: azaroaren 25ean Saiatu zaitez lo ondo egiten hobeto bizitzeko izenekoa, abenduaren 2an Urteen bakardadea: prebentzioa eta aholkuak eta abenduaren 15ean Maitasuna eta afektibitatea pertsona helduengan hitzaldia. Hirurak arratsaldeko bostetan emango dira, Baigerako lehen solairuan.

Antolatzaileen esanetan, hitzaldiak irekiak dira eta edonork parte hartu dezake, baita erretiroa hartuta ez dutenek ere.