Santo Tomas Egunean jakien postua jartzeko epea zabalik

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 14a, 10:11

Txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 25a arte dago irekita

Zozketa udaletxeko areto nagusian egingo dute, hilaren 27an

Santo Tomas Egunean etxeko produktuak (barazkiak, fruituak, loreak, ogia...) saltzeko postua jarri nahi dutenentzako izena emateko epea zabaldu du Udaleko Festa batzordeak. Izena, hilaren 25a baino lehen eman behar da udaletxean, edota 943 157068 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 25a arte dago irekita. Postua jartzeko izena udaletxean bertan eman behar da. Postuen zozketa, berriz, hilaren 27an izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.