Bertso Parrandaren bigarren kanporaketa Bax eta Zapio taldeek jokatuko dute

Uztarria.eus | Kultura
2008ko urr. 13a, 12:10

Saioa Azkoitiko Etxe Aitz tabernan izango da, gaur (ostirala), 23:00etan

Irabazleak Aure taldearen aurka jokatuko du abenduaren 12an

Bertso Parrandako bigarren kanporaketa jokatuko da gaur, ostirala, Azkoitiko Etxe Aitz tabernan, gaueko hamaiketatik aurrera. Bax (BeƱat Lizaso, Aitor Zinkunegi eta Xenpelar) eta Zapio (Igaro Zinkunegi, Egoitz Alkorta eta Jokin Pio) taldeak arituko dira kantuan.

Hilaren 7an hasi zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Parradan. Gaurko kanporaketa irabazten duenak Aure taldearen aurka jokatuko du abenduaren 12an egingo den finalaurrekoan. Aure taldea lehen kanporaketako txapelduna izan zen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu