Azpeitiko hainbat kaleen izenak aldatu egingo dira

uztarrria.com 2008ko aza. 11a, 11:11

Udalerriko kale izendategi eguneratua onartu du Udalak

Harzubia etorbidea Artzubia izango da aurrerantzean eta Santiago kaleak Done Jakue izena hartuko du

Azpeitiko hainbat kaleen izenak aldatu egingo dira. Izan ere, udalerriko kale izendategi eguneratua onartu zuen Udalak joan den astean egindako bilkuran. Udalak 2007an onartu zuen Azpeitiko mapa toponimikoa eta Euskaltzaindiarekin harremanak hasi zituzten. Euskaltzainiak doan eskaitzen die EAEko udalerriei beraien kale izendegiak eguneratzeko zerbitzuak.

Udalak gaur egungo kale eta auzoen izendegia helarazi zion Euskaltzaindiari. Hau aztertu eta bere lehen proposamena egin zuen ondoren Akademiak, izendegia berriro Udalari emanez. Udal arduradunek lehen proposamen hori aztertu eta zegozkien iradokizunak gehituta itzuli zion Euskaltzaindiari.

Artzubia eta Done Jakue

Euskaltzaindiak proposatutako kale izendegian badaude, orain arteko izendegiarekin alderatuta, zenbait aldaketa. Orain arte ofiziala zen Harzubia etorbidearen ordez Artzubia etorbidea proposatu dute akademikoek, h-a kenduta. Santiago kaleak, berriz, Done Jakue izena hartuko du aurrerantzean.