Bertso Parrandan Aure taldea aurrera

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 10a, 10:11
Bertso Parrandako lehen kanporaketa ostiralean, Orkatzen.

Ostiralean jokatu zuten Bertso Parrandako lehen kanporaketa Azpeitian, Orkatz Kultur Elkartean

Hurrengo kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da, Azkoitiko Etxe Aitz tabernan

Ostiralean hasi zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Parranda. Azpeitian jokatu zuten lehen kanporaketa, Orkatzen, eta Aure taldea (Eneritz Arzallus, Jokin Uranga eta Silvia Etxaniz) eta Jole taldea (Joseba Agirre, Leire Ostolaza eta Eneritz Eizmendi) izan ziren aurrez aurre. Azkenean, Aure taldeak lortu zuen finalaurrekora pasatzea. Orkatz Kultur Elkartea jendez beteta egon zen bertso saioaren garaian.

Bertso Parrandako hurrengo kanporaketa saioa datorren ostiralean izango da, Azkoitian, Etxe Aitzen, 23:00etan. Orduan, Urti eta Man taldeak ariko dira bertsotan.