Sansebastianetako haurren danborradako karroza lehiaketa martxan da

Urola Kostako Hitza 2008ko aza. 5a, 13:11

Udal Festa Batzordeak Izarraizko izoztegia proposatutako du karroza egiteko gai bezala

Hilaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira aurreproiektuak; irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du

Datorren urteko sansebastianetako haurren danborradarako karroza diseinatu eta egiteko proposamenen lehiaketa martxan jarri du Udal Festa Batzordeak. Oraingo honetan karrozarako proposatutako gaia honako hau da: Izarraizko izoztegia 1684-1687. Hobekuntzak: 1709. Karrozaren aurrekontuak ezin du 7.800 euro baino handiagoa izan, eta lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du. Karrozaren egitasmoak aurkezteko epea hilaren 29an bukatuko da. Proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira.

Karroza 2009ko San Sebastian Egunean haurren danborradan aterako da. Haurren danborradako karrozaren proiektu eta errealizazio lehiaketako oinarriak:

  • Nahi duen edonork, pertsona nahiz taldek, parte hartu dezake.
  • Lanak edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
  • Proiektuak sortu berria izan behar du.
  • Karrozaren neurriak: 2,80 metro zabal eta 3,85 metro luze eta 3,20 metro altu.
  • Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko gutunazal batean jarri beharko dira egitearen datuak: izen-abizenak, Nortasun Agiria, helbidea, telefonoa eta Curriculuma.
  • Aurreproiektuak aurkezteko epea hilaren 29an amaituko da.
  • Proiektuak helbide honetan aurkeztu behar dira: Azpeitiko Udala (Festa Batzordea) Enparantza Nagusia, 5. 20730 Azpeitia. Telefono zenbakia: 943 157068.
  • Epaimahaia Udalak izendatuko du eta bost lagunek osatuko dute.
  • Aurkeztutako egitasmoen artetik bakarra aukeratuko dute.
  • Planoak, bozetoak, aurrekontua (zehaztuta) eta gehienez A-4ko bi orrialdetan azaldutako memoria aurkeztu behar dira. Aurrekontuak ezingo du izan 7.800 euro baino gehiagokoa.
  • Lehiaketako irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.
  • Lehiaketa hutsik gera daiteke, epaimahaiak hala erabakiko balu.
  • Oinarriak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuak izango.