Lasaoko festak igandean hasiko dira

Uztarria.eus 2008ko aza. 5a, 12:11

Auzoa Martin Donearen jaietan murgilduko da astebetez

Errebaleko festak ere azaroaren 15ean ospatuko dira

Lasao auzoko Martin Donearen jaiak datorren igandean, azaroaren 9an, hasiko dira. 11:30ean, eta txupinazoarekin batera, jaiei ekingo diote. Ondoren, bost egunetan festaz gozatzeko aukera izango da. Igandean bertan, eguardiko hamabietan abere eta nekazal produktuen erakusketa antolatu dute. Ondoren, txakolin eta sagardo dastaketa egongo da.

Jaietako egun handian, Martin Donearen Egunean, Meza Nagusia ospatudo dute Zestoako parrokiko abesbatzarekin batera. Ostean adinekoentzako hamaiketako prestatu dute. Larunbatean, berriz, bertso-afari herrikoia izango da, Joxe Agirre eta Oskar Alberdi bertsolariekin. Festetako azken egunean etxeko txikiak izango dira protagonistak; hauentzako puzgarriak eta txokolatada egongo dira.

Errebalen ere festak

San Martinak gerturatzearekin batera Errebaleko jaiak ospatzen dira. Azaroaren 15erako hainbat ekintza prestau dituzte. Goizeko 11:00an hasiko da festa giroa txistularien goiz-eresiarekin. Arratsaldeko 15:30ean, umeentzako jolasak izango dira. Ondoren, 16:30ean sokamuturraren txanda izango da. Gauean, 21:00etan, afaria egingo dute.