San Martin egoitza datorren asteartean inauguratuko dute

Uztarria.eus 2008ko aza. 5a, 12:11

Inaugurazioa San Martin Egunean egingo dute

San Martin egunaren bueltan aste berezia prestatu eta hainbat ekintza antolatu dituzte

Adinekoen San Martin egoitza azaroaren 11an, asteartea, inauguratuko dute. Inaugurazio ofiziala San Martin egunean egingo dute, baina ez da egoiliarrek prestatu duten ekintza bakarra. Izan ere, urtero bezalaxe, San Martin egunaren bueltan Egoitzako Astea ere ospatuko dute.

Astelehenean hasiko dira ospakizunak eta ostiralera arte festa giroan murgilduko da egoitza. Bost egun horietarako musika emanaldiak, hitzaldiak, jolasak eta beste hainbat ekintza prestatu dituzte.

2005eko uztailean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Martin Egoitza Fundazioak egoitza handitzeko eta eraberritzeko hitzarmena sinatu zuten. 2007. urtearen lehen hiruhilabetekoan lanak bukatuta egongo zirela uste zuten baina aurreikusi baino urte eta erdi geroago inauguratuko dute egoitza.

Handitzeko lanak hasi aurretik egoitzan 50 egoiliar bizi ziren. Orain, aurreikusitako lan guztiak bukatutakoan, 76 egoiliar hartzeko tokia izango du.

San martin egoitzako astea.

Egitaraua

Azaroak 10, astelehena

11:00: Astearen inaugurazioa, Azpeitiko Udalaren ordezkariak bertan direla eta bertsolarien laguntzarekin: Joxe Lizaso eta Joxe Agirre.

11:30: Egoiliarren musika emanaldia.

17:00: Jose Luis Martin erizainaren eskutik: Hitzaldia. Gaia: Zahartzaro Osasungarria.

Azaroak 11, asteartea

10:30: San Martin Eguneko meza nagusia.

12:00:. Egoitzaren inaugurazio ofĂ­ziala.

13:00: San Martin eguneko bazkari berezia.

17:00: Izer eta Alabierren eskutik dantzaldia.

Azaroak 12, asteazkena

10:30: Jolas musikalak.

11:30: Urteko irteeren eta ekintzen bideoa.

16:15: Txokolatada berezia eta arratsalde girotua Osasun Pastoraleko bolondresen eskutik.

17:00: Nagusilan-eko Jose Maria Soroarekin kantaldia.

Azaroak 13, osteguna

10:30: Karta eta Toka txapelketak.

11:30: Filma: urteko irteerak eta ekintzak.

Azaroak 14, ostirala

11:00: Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.

16:45: Bingo berezia Nagusilan-en eskutik.

18:15: Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia.