Gipuzkoako Haur eta Nerabeen zuzendariari eta Azpeitiko alkateari

F.J Larrañaga, I.Odriozola eta A.Altuna | Iritzia
2008ko urr. 30a, 10:10

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen zuzendari Jose Ignacio Insausti Mujikari eta Azpeitiko Alkate Iñaki Errazkini:

Jose Ignacio Insaustiri: babesik gabeko adin txikikoak artatzeko errekurtso faltaz kexatzen zara, eta Azpeitian, ia milioi bat euro ordainduta, etxebizitza bat hartu duzue adin txikiko hauentzat. Etxe honek 300 metro koadro ditu, 75 metro koadroko terraza aterpe eta guzti, igerileku pribatua. Diru honek zure poltsikotik atera behar balu, horreka xahutuko al zenuke?

Zuk etxebizitza hori gure auzoan inposatu egin diguzu, inolako kontsultarik egin gabe, informazio argi eta zehatzik eman gabe, eta beti erdizkako kontuekin zabiltzala. Auzo honetako gehiengoa etxebizitza honen aurka dagoela gogorarazten dizut. Guk, etxebizitzari beste erabilera bat ematea proposatu genizun -tratu txarrak jasandako emakumeentzat izatea etxebizitza hori-, baina horrek ez dizu balio. Zerbait gertatzen bada, erantzule izango al zara?

Iñaki Errazkin Azpeitiko alkateari: zu etxebizitza hau zure herrian kokatzearen aldekoa zara. Zure auzoan jarriko al zenuke? Eskaini ezazu alternatiba bat bederen.

Gainera, azken hogei egunetan hiru aldiz joan gara udaletxera, eta ez gaituzu hartu. Zure idazkariak aintzakotzat hartu gaitu, baina zure berririk ez dugu. Noiz emango diguzu hitzordua adin txikikoen etxebizitzari buruz hitz egiteko? Alkate Jauna, ohartzen al zara, arazoak badaude, hauek Arrian bakarrik ez direla izango? Guk gure etxeak itxi ditzakegu, baina herriko dendariek beraien dendak ere itxi egin behar al dituzte? (Azkenaldiko gertakari larriak aipatu gabe).

Zure herritarrek etxebizitza honi buruz zure posizionamendu zein den jakiteko eskubidea dute, eta zuk hori adierazteko betebeharra. Eta eskaera bat egin nahi genizuke: pentsa ezazu zure herritarren segurtasunean, ez zure programa politikoan (bakarrik).

Bidali:  

Erantzunak

azpeitiarrak | 2008-10-30 : 12:10

Galdera bat.Haur eta gaztetxo hoiek non sartzea proposatzen duzue kobazuloetan? Edo agian nafarroako lautadetan kontzentrazio eremu bat montatuko dugu...faborez! humanitate pixka bat faborez!
Ah eta alkateak ez diela atenditu gezurra da badakit hor bizi den jendeak esanda bilerak eduki dituztela alkatearekin.

TxipliTxaplaPum | 2008-10-30 : 12:10

Ni ere ez nago ados eta nik bezela pentsatzen duen jende asko dago. Espero dut herriko neskarik ez bortxatzea, beste leku askotan gertatu den bezala.

TxipliTxaplaPum | 2008-10-30 : 14:10

Egia da hori ere, baino arazoak besterik ematen ez dituztela ere egia da. Zornotza, Billabona, Tolosa, Donosti, Bilbon, bizkaiko herri txiki batzutan....egunkarietako edizio digitaletara jo besterik ez daukagu ikusteko arazo ederrak izan dituztela. Gaztetxo hauei 160 miloiko etxea? Bertakoak baino hobeto bizitzen? Bai gurasorik gabe daude, txikitatik umezurtz, etab, etab...baino hau gehitxo iruditzen zait. Ni inmigranteen alde nago, dudarik gabe. Baino hau beste era bateko kontua da. Nik ulertzen dut pertsona hauek ez nahi izatea gaztetxo hauek ondoan edukitzea. Beraiek jakingo dituzte izan dituzten arazoak. Arazorik ez balute emango ez lidake axolako, baino itxuraz, hemen ere hasi dira arazoak ematen. Nork nahi du orainarte auzo baketsu bat izan dena, goizetik gauera pake hori perturbatua izatea? Agian hanka sartuko dut esango dudanarekin baino, marokiarrak badira, zergatik ez dute marokon egiten umezurtz hauentzako babes-etxeak? bertakoak badira normalena hala izango litzateke.

azpeitiarrak | 2008-10-30 : 14:10

beste batzuentzat ere deserosoa da azpian taberna edukitzea eta plazan edo aldezaharrean bizi direnak asteburuetako zaratarekin seguru kexatuko direla eta taller bat inguruan montatzen diotena ere seguru grazirik ez diotela egingo edo funeraria edo...baina hori da konbibentzia ez? bestela joan mendira bizitzera. Eta arazoak sortu dituztela? batzuk. Hortik jeneralizatzea ere...haseratik prejuizio horrekin hartzen baditugu...integrazioa bilatzea ezinezkoa. Eta kontuan hartu gaztetxoak direla, umezurtzak, oso oso bizi gogorra izan dutela. Asko beraien familiak espulsatuak...saiatzen al gara ume eta gaztetxo hauen lekuan jartzen? Arazoa bai da beraiek dutena...eta gu berriz ere gure egoismotik hitzegiten...en fin...

TxipliTxaplaPum | 2008-10-30 : 18:10

Gaur gertatu den gertaera bat jartzera nator. Ni ez naiz generalizatzen dituen horietakoa, baino uf, nere etxe ondoan ez mesedez. Goizeko 4tan lotan zaudela esnatzeko moduko ixkanbilarik ez dut nahi nere ondoan. Hona gaur Tolosan gertatu dena:
http://www.berria.info/albisteak/30174/Adingabe...

jefi | 2008-11-11 : 17:11

"Azpeitiarrak", urrunetik gauzak beste era batetara ikusten dira, eta nik ere zu bizi zaren tokian bizi banintz (ez dakit non bizi zaren baina Arriatik gertu ez, hori seguru) agian gauza bera esango nuke, baina zer pentsatuko zenuke etxebizitza hori zure etxe ondoan balego? Aldundiari garantiak eskatu eta beste aldera begiratzen badu? Aldundiak berak mespretxuz hitzegiten badu gazte hauengaitik (eta hala dela ziurtatzen dizut)? Aldundiak legea betetzearren ume hauek etxe batzuetan "aparkatu" eta enpresa batzuen esku utzi ondoren, eskuak garbitzen baditu, eta arazo hori zuk etxe ondoan jasan behar bazenu?
Gauza bat esango dizut: ume hauetako bakoitza ia 6000 euro kostatzen da hilean, etxebizitza aparte, eta diru hori zure eta nire poltsikotik ateratzen da. Hau gutxi balitz, milioi bat euroko etxebizitzak jartzen dizkiete. Eta hau gutxi balitz, integrazioak ez du funtzionatzen. Zerbait ez gara ondo egiten ari. Diru hori xahutu behar den ala ez ez dut kuestionatuko, baina giru guzti horrekin GAUZAK HOBETO EGITERIK BADAGO.
Eta emaitzak hobetzen ez diren bitartean, ez ditugu nerabe horiek gure etxe ondoan nahi. Garantia osoarekin, bai, baina hori eskatu eta aldundikoek beste aldera begiratzen dute.
Nola nahi duzu jendea egotea? Gure etxeetan ere adin txikikoak badaude, non dira beraien eskubideak? Non da beraien segurtasuna?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu