Abel Segurola artzaina, berriro

uztarrria.com 2008ko urr. 27a, 13:10

Abel Segurola Urraki bidean bizi den artzaina da. Uztarria herri aldizkariko 1. zenbakian Hi heu! ataleko elkarrizketako protagonista izan zen (1999ko azaroan; 2002ko maiatzean ere azaldu zen, Klik! atalean). Orain aldizkaria 100. zenbakira iritsi da —azarokoa izango da 100.a— eta Uztarria berriro izan da Segurolarekin, berriz ere Hi heu! atalerako. Aldizkarian irakurri ahal izango den elkarrizketaren aurrerapena da bideo hau.