Azpeitiko I. Surf Txapelketa

Uztarria.eus 2008ko urr. 27a, 12:42

Azpeitiarren arteko I. Surf Txapelketa egin zuten urriaren 25ean Zarautzen. 29 lagunek hartu zuten parte, guztiak azpeitiarrak, denak gizonezkoak. 10:00ak aldean hasi zen txapelketa eta egun guztia eman zuten uretan. Eguraldi bikaina eta olatu paregabeak izan zituzten lagun surflariak. Argazki bilduma honetan eguneko argazki horiek daude jasota.