Lapurretak areagotzen ari dira azken egunetan

Uztarria.eus 2008ko urr. 23a, 13:10
Perez Arregi plazatxoan lapurreta egin dute.

Gaur goizeko hamaiketan Perez Arregi Plazan zegoen kotxe batean lapurreta egin dute

Herenegun, zazpi kotxeren kristalak hautsi zituzten Arroako poligonoan

Lapurretak egon dira azken egunotan Azpeitian eta Zestoan. Gaur, osteguna, goizeko hamaikak inguruan, Perez Arregi plazatxoan zegoen auto baten kristala puskatu dute. Diru bila zebiltzan lapurrak dirudienez, eta auto barruan zegoen poltsa eraman dute.

Gaurkoa ez da izan azken egunotan gertatu den lapurreta bakarra. Herenegun, Arroako poligonoan, zazpi kotxe agertu ziren kristalak apurtuta eta atzo goizean beste bi.