Herri galdeketaren aldeko larunbateko ekimenera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2008ko urr. 22a, 14:10

Urola Kostako herritarrak Legution biltzeko deialdia egin dute lau ardeldi antolatzaileek

EAJk, EAk, Ezker Batuak eta Aralarrek antolatutako ekimena da; Azpeititik Legutiora joateko autobusa goizeko bederatzietan abiatuko da

EAJk, EAk, Ezker Batuak eta Aralarrek Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko ekimen bateratua antolatu dute datorren larunbaterako, urriak 25. Hitza hitz lelopean, Gernikatik hasi eta Gasteiza bitartean, hainbat herritan hitz bana osatuko dute, guztien artean Euskal Herria bakea bai erabakia bai esaldia osatu eta debekuak salatzeko.

Egun horretan egin behar zuen Eusko Jaurlaritzak gaiaren inguruko herri galdeketa, Eusko Legebiltzarrak Kontsulten Legea onartu ondoren. Espainiako Gobernuak legearen kontrako helegitea egin ondoren, ordea, Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin zuen.

Ibilbidea

Topaguneak Gernika, Zornotza, Durango, Urkiola, Legutio eta Gazteiz izango dira. Gernikan euskal hitza eratuko da; Zornotzan herria hitza, Durangon bakea, Urkiolan bai, Legution erabakia eta Gasteizen, azkenik, bai erantzuna agertuko da. Sei herri horietan egindako konzentrazioen ostean, eta, alderdi politikoen proposamenari jarraituta, Europa zein nazioarte mailako foroetan aurkezteko sinadura-bilketak batzeari ekingo zaio.

Urola Kostako herritarrak Legution biltzeko deialdia egin dute lau ardeldi antolatzaileek. Azpeitian autobusa antolatu dute bertara joateko. 09:00etan aterako da anbulatorio aurretik eta 13:00ak aldera itzuliko da.

Izena emateko 677 370145 (EAJ), 636 701153 (EA) edo 616 179229 (EB-Aralar) telefono zenbakietara deitu behar da.