Bostetik bost irabazi ditu Lan Mobel Iraurgik

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 20a, 14:10

Estu eta larri baina larunbatean Lugo-ri 90-89 irabazi zion

Sailkapenean aurreneko postuan daude

Denboraldia ezin hobeto hasi du EBA Ligan Iraurgik . Larunbatean denboraldiko bosgarren partida jokatu zuten Azpeitiko kiroldegian eta justu-justu baina bereganatu egin zuten. 76-76 bukatu zen partida eta luzapenean 90-89 irabazi zuten. Sailkapenean aurreneko postuan daude. Denboraldia ondo hasi baina ezin dutela "lo hartu" diote Lan Mobel ISBkoek.

Atsedenaldira arte aurrea hartuta joan zen Iraurgi. Baina, hirugarren laurdenera (60-60) eta bukaerara (76-76) berdinduta iritsi ziren bi taldeak. Ondorioz, luzapena jokatu zuten eta puntu bakarrarren aldearekin (90-89) partida irabaztea lortu zuen Lan Mobel ISBk. Hala ere, lulzapenean nahiko lan izan zuten Iraurgikoek; izan ere, markagailuan atzetik ibili ziren azken segundo arte. Azkenengo unean Leonek egindako saskiratzeari esker irabazi zuten. Iraurgitik saskiratze gehien Ibargutxik lortu zituen, 26 hain zuzen ere.

Gipuzkoa basket-ekin hitzarmena berritu du Iraurgik

Iraurgi Saskibaloi klubak Gipuzkoa Basket-ekin elkarlanerako hitzarmena berritu du. Orain urtebete sinatutakoari jarraipena ematea erabaki dute biek, "Gipuzkoako saskibaloia sustatzeko eta hobetzeko". Hitzarmenaren bidez, bi taldeek edozein jokalari trukatzeko aukera daukate, bai jokatzeko bai entrenamenduetarako. Esaterako, orain Gipuzkoa Basketek Edgar San Epifanio utzi dio Iraurgiri, nahiz eta orain min hartuta egon jokalaria.

Bi saskibaloi taldeek, Gipuzkoan saskibaloia sustatzeko elkarlanean jarraituko dutela ere adostu dute hitzarmenean, eta horretarako ekimenak egingo dituzte.

Hurrengo partida Galizian jokatuko dute A Coruñako Basket Xiriaren kontra, larunbatean, 19:00etan.

DATUAK

Larunbateko partida:

Lehenengo laurdena: 25–11 Atsedenaldira: 46–36 Hirugarren laurdena: 60–60 Partidaren bukaera: 76-76 Luzapena: 90-89

Saskiratzaileak: Lan Mobel ISB: Ibargutxi (26), Martínez (18), León (11), Lasa (10), Alarcia (1), hasierako bostekoa. Arzelus (16), Arruabarrena (3), Cavada (2) eta Osa (3).

Estudiantes de Lugo: Pereiro (0), Hallman (9), Martinez (0), Otero (8), Uriz (24), hasierako bostekoa. Castells (3), Oubiña (6), Bonell (15), Saad (2) eta Merino (22).

SAILKAPENA:

  1. Lan Mobel ISB
  2. Ourense Capital Termal
  3. AB PAS Pielagos
  4. C.B. Santurtzi
  5. Inelga BBC
  6. Maristas Boecillo
  7. Grupo CLN Gijón
  8. Vipecon Basket Xiria
  9. Ferrol C.B.
  10. C.B. Chantada
  11. UFC - INEC – Zamora
  12. Ventanas Arsan-Estela
  13. Marin Peixegalego
  14. Estudiantes de Lugo
  15. Uni. de Valladolid