Gorbeara joango dira Lagun Onak MBkoak urriaren 26an

Uztarria.eus 2008ko urr. 17a, 18:10

Ibilaldia egun osorako eta helduei zuzendutakoa da

Joan nahi dutenek hilaren 23a baino lehen eman behar dute izena mendizaleen tabernan

Lagun Onak Mendi Bazkunak irteera berria antolatu du urriko azken iganderako, hilak 26.

Oraingo honetan, Azpeitiko mendizale elkartekoak Gorbeara joango dira. Ibilaldia egun osorako eta helduei zuzendutakoa da. 07:00etan herriko plazatik autobusez abiatuta, Arabako Murua herritik ekingo diote Gorbeako bideari mendizaleek. Tontorrera iritsi ondoren Arrabako aterpean mokadutxoa egin eta Zeanurira (Bizkaia) jaitsiko dira, berriro Azpeitia aldera abiatzeko.

Lagun Onak-ekoekin Gorbeara joan nahi dutenek urriaren 23a baino lehen eman behar dute izena, mendizaleen tabernan. Elkarteko bazkide direnek 10 euro, ikasle eta langabetuek 8 eta gainerakoek 13 euro ordaindu beharko dute izena ematerakoan.