Bularreko minbiziari buruz informazioa banatzen ibili dira

Uztarria.eus 2008ko urr. 15a, 11:10
Katxalin elkarteko kideak herriko plazan jarri zuten informazio mahaia.

Azpeitiko Katxalin elkarteko kideek informazio mahaia jarri zuten atzo, asteartea

Igandean Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da

Atzo goizean, asteroko azokan, Katxalin elkarteak bularreko minbiziari buruzko mahaia jarri zuen, udaletxe azpian. Azpeitiko Katxalin elkarteko kideek mahaian egon ziren goizeko bederatzietatik ordubatera, gaitz honi buruzko informazioa banatzen eta diru-laguntzak jasotzen.

Datorren igandean, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Katxalin bularreko eta ginekoliako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakume elkartea da.