Zinema eta kooperazio emanaldiak hasiko dira gaur, asteazkena

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 15a, 11:10

Gaur hasi eta larunbata bitartean hamar pelikula ikusteko aukera izango da

Mugarik Gabe GKEk antolatutako emanaldiak dira

Herri indigenetatik komunikazioa eraikitzen lelopean, zinema eta kooperazio emanaldiak antolatu ditu Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Azpeitian, gaur hasi eta larunbata bitartean, 21:30ean Betharramdarretan izango dira saioak. Azaroan, berriz, Zumaian izango dira.

Aurtengo ekitaldian, 2006ko ekainean CLCPI-k Oaxacan (Mexiko) antolatutako Herri Indigenen Zinema eta Bideoaren Nazioarteko VIII. Jaialdian aurkeztu ziren ikus-entzunezko materialen zati bat aurkeztuko dute. Film hauetako protagonistek eurek bizitako esperientziak kontatzen dituzte, batik bat. Azpeitian emanaldi guztiak 21:30ean dira, Betharramdarretan.

Emanaldiak

Azpeitiko emanaldi guztiak Betharrametan izango dira, 21:30ean.

  • Urriak 15, gaur. Hori gertatzen ari da (Mexiko, 2002), Esnfatzaileak (Australia, 2005), Nire lehenbiziko harremana (Brasil, 2005) eta Oihanaren defendatzailea naiz (Ekuador, 2004).
  • Urriak 16, bihar. Basarmortuko ahotsak (Sahara, 2005) eta Guatemala lur erraustua (Guatemala, 2004).
  • Urriak 17, etzi. Zailena maitasuna da (Norvegia, 2005), Amets binazionalak(Mexiko, 2005) eta Zaldizko mamuak (Ameriketako Estatu Batuak, 2004).
  • Urriak 18, larunbata. Barkamenaren prezioa (Senegal, 2001).