Asteburuan 350 pertsonek bidaiatu dute Lurrun Trenean

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 14a, 12:10

Larunbatean Trenaren Euskal Museoan XIV. urteurrena ospatu zuen

Azaroaren 1a bitartean lurrun trenaren bidaiak eskainiko dituzte

Joan den asteburuan 350 bidaiari ibili ziren Euskal Trenaren Museoko lurrun trenean. Museoak larunbatean XIV. urteurrena bete zuen eta bisitarientzako zerbitzu bereziak eskaini zituzten bertan. Larunbat eta igandean, guztira lurrun trenaren sei bidaia antolatu zituzten: larunbatean, 278 bidaiari ibili ziren eta igandean, berriz, 72 bidaiari.

Museoaren XIV. urteurrenaren ospakizun egunean, larunbatean, tren historikoen bost zirkulazio berezi eskaini zituzten. Egun horretan, trenaren lagun ugari joan zen Museora, "toki askotatik etorritako jendea izan genuen Museoan".

Trenaren Euskal Museoan azaroaren 1a bitartean lurrun trenaren bidaiak eskainiko dituzte, honako ordutegiarekin:

  • Larunbatetan: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandetan: 12:30ean.