Antonio Olaizola azpeitiarra saridun nagusia izan da Elosuko Ganadu Ferian

Uztarria.eus 2008ko urr. 14a, 11:10

Ganadu talde onenaren eta zezen onenaren sariak eraman ditu azpeitiarrak

Feria igandean ospatu zen eta inoiz baino partaidetzarik handiena egon da aurten

Antonio Olaizola Agitte azpeitiarrak bi sari irabazi ditu Elosuko Mendiko Ganadu Ferian. Hain zuzen, ganadu talde eta zezen onenaren sariak eraman ditu azpeitiarrak. Balentin Gabilondo, Joseba Lizarraldek eta Ander Ferreirak osatu zuten epaimahaia eta Olaizolarekin batera, beste hamaika saritu izan ziren.

Elosuko Feriak 30 urte bete zituen igandean eta inoiz baino partaidetza handiena izan du. 200 abelburu, 20 saltoki, baserriko lanabesen salmenta eta kultur ekitaldiak izan ziren Elosuko auzoan.

Sariak

  • Talde onena. Antonio Olaizola.
  • Zezenik onena. Antonio Olaizola.
  • Pirenaika behi onena. Hiru Mendi elkartea.
  • Limusina behi onena. Josefa Lizarralde.
  • Blonda behi onena. Balentin Gabilondo.
  • Idi pare onena. Pako Badiola.
  • Behor onena. IƱigo Almortza.
  • Zaldi onena. Luis Mari Aiastui.
  • Asto onena. Inazio Lete.
  • Asto talde onena. Santos Oruesagasti.
  • Poni onena. Luis M. Arakistain.
  • Monturako zaldiak. Juani Regorigo.
  • Ahari onena. Jose Joakin Epelde.