23 komunikabidek egin dute bat 'Iragarkilaburrak.com' proiektuan, tartean Uztarriak eta 'Urola Kostako Hitza'-k

Uztarria.com, Berria.info, Hitza.info 2008ko urr. 10a, 18:10
Proiektua martxan jarri duten komunikabideetako kideak gaur, Donostian.

'Berria'-ren eta tokiko 22 egunkari eta aldizkariren bidez 100.000 ale banatzen dituzte ostiralero

Iragarkilaburrak.com webak milaka bisita jasotzen ditu egunero; www.uztarria.com/iragarkiak da Azpeitiko txokoa

Euskarazko komunikabideek beste urrats bat egin dute, eta iragarki laburren argitalpenen merkatuan sartu dira oraingoan. Ekainean abiatu zuten www.iragarkilaburrak.com webgunea eta, harekin batera, astean behin, ostiraletan, doan banatzen den paperezko gehigarria.

Ekainean jarri zen martxan proiektua, eta ordutik hona zabalkunde handia izan du, egun 23 komunikabide baitira proiektuan bat egin dutenak. Horien artean, Uztarria Komunikazio Taldea eta Urola Kostako Hitza. Besteak, Berria, beste sei Hitza-k eta tokiko egunkari eta aldizkariak dira. Gaur (ostirala) egin dute aurkezpen ofiziala, Donostian, eta bertan izan da Maite Aramendi Uztarriako kudeatzailea.

Hain zuzen, www.uztarria.com/iragarkiak da Azpeitiko txokoa Interneten.

Guztien artean paperezko gehigarriaren 100.0000 ale banatzen dituzte ostiralero. Euren webguneetan jarritako loturen bidez, egunero milaka bisita jasotzen ditu iragarkilaburrak.com-ek.

Proiektuan parte hartzen duten komunikabideak

-Berria.
-Baleike.
-Barren.
-Bidasoa Media.
-Busturialdeko Hitza.
-Eta Kitto!.
-Geu Gasteiz.
-Goiena.
-Goierriko Hitza.
-Guaixe.
-Irutxuloko Hitza.
-Kazeta.info.
-Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.
-Larrabetzu.org.
-Oarsoaldeko Hitza.
-Otamotz.
-Pil-Pilean.
-Ukberri.net.
-Urola Kostako Hitza.
-Uztarria.
-Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza.
-Txintxarri.
-Xiberoko Botza.

Nahi duenak iragarkia jar dezake Interneteko atari horietan. Eskaintzak gai desberdinetan daude sailkatuta:

-Etxebizitzaz.
-Motorra.
-Garajeak.
-Lana.
-Irakaskuntza.
-Bidaiak.
-Denetarik.

Hemen Berria egunkariak argitaratutako informazioa, eta hemen Urola Kostako Hitza-koa.