Uztarriaren 99. zenbakia argitaratu da

uztarria 2008ko urr. 10a, 11:10

Ignacio Larrañaga kaputxinoa izan da zenbaki honetako gai nagusia

Pedro Mendoza eguraldi gizona, Tere Garmendia andereñoa eta Jabier Jauregi Donostiako Zinemadian gaiak landu dira, besteak beste, iraileko zenbakian

Uztarria herri aldizkariaren 99. zenbakiko erreportaje nagusia Ignacio Larrañaga kaputxinoari buruzkoa da. Azpeitian jaiotako apaiza, Jainkoaren esperientziaz topaketak sortu ditu

Beste gaiak.

-Iritzia atalean: Koldo Aldalur, Olatz Prat, Inaki Elortza, Izaskun Egiguren, Aitor Zinkunegi, Mirari Garai, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo eta Igor Aranbarri eta Kepa Urbietaren artikuluak irakurgai.

-Pedro Mendoza eguraldian aditua da, hamar urte pasa ditu eguraldia aztertzen. Bere lanaren kontuak azaldu dizkigu.

-Klik! Basoko bitxiak. Juan Joxe Agirreren petxerriko bilduma.

-Izarrak orrazten. kimetz ileapaindegia aurtengo Donostiako Zinemaldiko ileapaindegi ofiziala izan da. Jabier Jauregik eta bere taldeak izarrak orrazteko aukera izan dute.

-Jakitekoa atalean. Xanti Alkorta moda-diseinuko ikaslea da. Azpeitiar hau Bartzelonan dabil ikasketak egiten.

-Mari Tere Garmendia Azpeitiko ikastolako lehen andereñoetakoa izan zen. Uztarriarekin errepasatu du bere ibilbide guztia.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 99. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du.