Partaidetza? Bai noski

Leire Lazkano (Azpeitiko Kultura eta Gazteria Saileko batzordeburua) | Iritzia
2008ko urr. 8a, 09:10

Aurreko ostiralean Julian Eizmendi zinegotziak idatzitako gutunaren harira zenbait argibide eman nahi dut.

Kexu da 700. urteurrenaren inguruan informaziorik ez duelako jaso. 700.eko taldea sortu zenetik eman izan dut Kultura Batzordetan eta Kultur Mahaiko Talde Eragilean talde honen nondik norakoen berri. Hain justu, apirilean egin genuen Kultura Batzordean azaldu nituen talde honetan lantzen ari diren egitasmoak eta partaideen izenak (ikus apirileko Kultur Batzordearen akta). Gainera, aurreko astean 700. urteurrenarenaren harira proposamenak jasotzeari begira,Kultur Mahaiko kide guztiei, alderdi politikoak barne, bidali zitzaien gonbidapena. Jakinda urte hasieratik ari ginela gai honen inguruan lanean , gaur da eguna oraindik ez dugula beraien proposamenik jaso.

Gainera, kultura arlo honetaz ari garenez, Udal Gobernu berria osatu zenean Kultura eta Gazteria Saila zuzentzea EAJri eskaini genion. Urte luzeetan oposizioaren partaidetza sustatzeari begira EAJk egin ez duena hain justu. Nahi izan balute, 700. urteurreneko gidaritza beraien esku legoke.

Zertara dator orduan baztertu izanaren salaketa hori? Mesedez!

Errespetua aipatzen duzunez lan taldetan eta herriko mahai desberdinetan musutruk lanean ari diren herritarrek ere beraien errespetua merezi dute. Edo, herriko erabaki guztiak ordezkari politikoen esku egon behar al dute bakarrik?

Azkenik, nire aldetik aipatu,Udaleko ateak irekita daudela eta kultur eta herri eraikuntzan lana egin nahi duten guztiek elkarlanerako nire konpromisoa dutela.

Bidali:  

Erantzunak

jozu | 2008-10-08 : 14:10

eskerrikasko gauzak argitzeagatik, leire!!!
julian ez daukak lotsarik. Batzordeburu izateko eskeintza egin zizueten oposizioan egonda ere. zuek etzenukete horrelakorik sekula egingo...

azpeitiar | 2008-10-08 : 15:10

Julianek nahiz Leirek nahi duena idazteko eskubidea dauka. Horregatik ez dugu esan behar batek ez duela lotsarik edo besteak... Adierazpen askatasuna guztiok daukagu eta guztiok bere irtzia errespetatu behar dugu, hain zaila ote da? Hemen ala dirudi

MAITE | 2008-10-08 : 16:10

Hemen kontua Julian Eizmendik gezurra esan duela da. Beraiei eskeini zitzaien parte hartzea!
Zertan ari dira, jendea engañatu nahian?

azpeitiarrak | 2008-10-08 : 18:10

EAJk 30 urtean egin ez dutena egin du udal berriak partaidetzari dagokionez ( bai herri partaidetzari begira bai oposizioari begira ).Eta hala ere kexaka.Zertan ari da EAJ?

miren | 2008-10-08 : 21:10

Eta beste arlo askotan, EAJk 30 urtean egin duen berdiña eginten ari da, "EZKER ABERTZALEA", abertzalea BAI, EZKERREKO POLITIKA ORAIN!

azpeitiarrak | 2008-10-09 : 11:10

herri partaidetza sustatzea eta herriko taldeei hitza ematea ezkerreko politika ez bada zer da ba orduan? Egia da ezkerreko politika ez dela hori bakarrik eta ezkerreko politika oso bat ezartzeko denbora behar dela baina udal honen politika ezkerreko norabidean doala agerikoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu