Haurrentzako antzerki tailerra antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2008ko urr. 7a, 11:10

Sei eta hamalau urte bitarteko gazteentzako ikastaroak dira

Urritik maiatzera emango dira, astelehen arratsaldetan

Udaleko Gazteria Sailak 6 urtetik 14 urtera bitartekoentzako antzerki ikastaroak antolatu ditu, Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteken bidez. Antzerki tailerrean izena emateko azken eguna bihar da. Izena, ludoteketako batean eman behar da.

Ikastaroa urritik maiatzera bitartean izango da, astelehen arratsaldetan. Ikastaroan parte hartzeko 50 euro ordaindu behar dira. Alaitz Olaizolak jardungo du irakasle lanetan. Bi taldetan banatuta emango dituzte antzerki eskolak: talde bat ,6 urtetik 9 urtera bitartekoek osatuko dute; eta, bestea, 10 urtetik 14 urtera bitartekoek.