Cruz de Castillo mendira irteera

Uztarria.eus | Aisia
2008ko urr. 6a, 09:10

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du eta larunbatean egingo dute

Goizean mendia igoko dute; arratsaldean, bodega batean bazkaldu eta Laguardia bisitatuko dute

Lagun Onak Mendi Bazkunak Cruz de Castillo mendira joateko irteera antolatu du larunbaterako, urriak 11. Goizeko zazpiretan herriko plazatik abiatuko da autobusa Lagra herrirantz eta ondoren Cruz de Castillo mendia igoko dute. Eguardian, bodega batean bazkalduko dute Biastegi herrian. Bazkaldu ondoren, Laguardiara hurbilduko dira eta arratsaldeko zazpirak inguruan Azpeitira bueltatu dira.

Urriaren 9a izango da izena emateko azken eguna, mendizaleen tabernan. Bazkideak 10euro ordaindu beharko dute, ikasleak eta langabetuak 8 eta gainontzekoak 13 euro. Ordainean autobusa sartzen da, bodegako bazkaria bodega bertan ordainduko beharko du bakoitzak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu