Udalak herritarren proposamenak biltzeko asmoz buzoiak jarri ditu

uztarrria.com 2008ko urr. 1a, 14:10

Bi buzoi berri jarri dituzte: udaletxeko sarreran eta udal liburutegian

Herritarrek emandako iradokizunak astero bilduko dituzte

Azpeitiko Udalak herritarren iritzi eta proposamenak biltzeko asmoz buzoiak jarri ditu. Bizilagunek herrian zer aldatu eta zer hobetuko luketen jakin nahi du Udalak.

Bi buzoi berri jarri ditu: udaletxeko sarreran, Ingurumen buzoiarekin batera, eta udal liburutegian. Bi buzoi horiek lehendik zeudenen sarea osatu nahi dute.

Hala, kiroldegian eta igerilekuan jada badago iradokizun buzoi bana, eta udaletxearen sarreran ingurumenari buruzko iradokizunen buzoia ere badago.

Herritarrek emandako iritzi eta proposamen horiek astero bilduko ditu Udalak, eta bertan jasotzen dena kontuan hartzeko "konpromisoa" ere hartu nahi du.