Igandean Kilometroetara joateko autobusak

uztarrria.com 2008ko ira. 30a, 14:09

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak jarri du; 09:00etan irtengo du anbulategi aurretik eta 19:00etan izango da itzulera.

Orkatz Kultur Elkarteak ere autobusa antolatu du; 09:00tan irtengo da Etxe-Zuri aurretik eta 21:00etan itzuliko da

Aurtengo Kilometroak Iruran ospatuko dira, datorren igandean, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa antolatu du bertara joateko. Autobusak goizeko bederatzietan irtengo du anbulategi aurretik. Itzulera ordua, berriz, 19:00etan aldera izango da. Bederatzi euro ordaindu beharko dira joan-etorria egiteko.

Izena emateko edo informazio gehiagorako 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.

Orkatz Kultur Elkarteak ere autobusa antolatu du Irurara joateko. 09:00etan irtengo du Etxe-Zuri aurretik eta 21:00etan izango da itzulera ordua. Prezioa hamar eurokoa da, eta izena Orkatzen eman behar da.

Azpeitian bi aldiz izan dira Kilometroak: 1979an eta 2000an.