Udaleko Gazteria Sailak ikastaroen eskaintza sorta zabaldu du

urola kostako hitza 2008ko ira. 29a, 11:09

Datorren hiruhilekoan bost ikastaro emango dituzte Zapo Txokon, Helduen Eskolan eta Argazki Elkartean

Flamenkoa, argazkilaritza, boluntarioen ibilbidea, sukaldaritza makrobiotikoa eta Boluntarioen Ibilbidea Elkartean Zehar eta Gizarte Trebetasunak ikastaroak eskainiko dituzte

Udaleko Gazteria Sailak datozen hiruhilerako bost ikastaro antolatu ditu: Flamenkoa, Argazkilaritza, Sukaldaritza Makrobiotikoa, Boluntarioen Ibilbidea Elkartean Zehar eta Gizarte Trebetasunak.

Urrian hasi eta abendura bitartean izango dira Flamenkoa, Argazkilaritza eta Sukaldaritza Makrobiotikoa ikastaroetako saioak. Parte hartu nahi dutenek urriaren 8a baino lehen eman behar dute izena, Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian, Udaltzaingoaren ondoko bulegoan). Ikastaroak martxan jartzeko gutxienez sei pertsonak izena eman beharko dutela azaldu dute Gazteria Sailekoek.

Argazkilaritza ikastaroa Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean antolatu dute, eta Argazki Elkartekoen lokalean izango da, astean behin. Eguna eta ordutegia izena ematen dutenekin zehaztuko dutela azaldu dute. Ikastaroa 40 euro kostatzen da eta 35 euro Gazte, Ikasle edota Langabetu txartelarekin.

Flamenko eta sukaldaritzako ikastaroak Zapo Txokon emango dituzte. Aurrenengoa, asteazkenetan da 19:30etik 21:00etara, eta Carmele Cepero ariko da dantzan irakasten. 40 euro kostatzen da ikastaroa eta Gazte, Ikasle edota langabetu txartelarekin 35 euro.

Sukaldaritza Makrobiotikoa irakasten Itziar Bandres ariko da. Larunbatetan izango dira sukaldeko saioak, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko 40 euro ordaindu beharko dira edo Gazte, Langabetu eta Ikasle txartelarekin 35 euro.

Boluntaroen Ibilbidea Elkartean Zehar eta Gizarte Trebetasunak ikastaroak, Helduen Eskola Publikoarekin elkarlanean antolatu eta Perretxikoan emango dituzte, doan. Bietan, Hezkide Eskolako BeƱat Solabarrieta ariko da irakasle. Aurrenengoaren saioak, urriaren 27,28, 29 eta 30an dira, 17:00etatik 20:00etara. Bigarren ikastaroarenak, berriz, azaroaren 25ean, 26an eta 27an, 17:00etatik 20:00etara.