Bingo saioak Baigera elkartean

uztarrria.com 2008ko ira. 26a, 11:09

Gaurtik aurrera bingoan jolasteko aukera izango da, 17:00etatik aurrera

Urrian Aginagara joango dira eta Kirurin bazkaria egingo dute

Gaur hasiko dira Baigera Jubilatuen Elkartekoek antolatu dituzten bingo saioak, 17:00etan. Horrez gain, jostura eta eskulanei buruzko ikastaroetan parte hartu nahi dutenek urriak 3 baino lehen izena eman beharko dute. Izena jubilatuen elkartean eman behar da, 10:30 eta 12:30 bitartean.

Bestalde, Baigera kideek Aginagara joango dira urriaren 16an eta handik hiru egunetara, urriak 19an, Kiruri jatetxean aniskidetasun bazkaria egingo dute. Bi ekintza horietan parte hartzeko elkartearen bulegoetan eman behar da izena, urriaren 1etik aurrera.