Karate ikastaroak datorren astean hasiko dira

Uztarria.eus 2008ko ira. 26a, 11:09

Urriaren 1a izango da lehen eguna

Udal igerilekuan emango dituzte

Azpeitiko karate elkartea urriaren 1ean hasiko da ikastaroekin, udal igerilekuan. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek honako ordutegia izango dute: 5etik 9 urtera bitartekoek, asteazkena eta ostirala 17:30etik 18:30era. 10 urtetik 14ra bitartekoek, asteazkena eta ostirala, 18:30etik 19:30era eta azkenik, 15 urtetik gorakoek, astearte, asteazkena eta ostirala, 19:30etik 20:30era hartu ahal izango dituzte klaseak.

Argibide gehiagorako 943814121 telefono zenbakira deitu behar da.