Bidaia proposamenen lehiaketako azken egunak

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 25a, 11:09

Gomendatzen dizut! Merezi du bidaia proposamenak egiteko epea hilaren 30ean bukatzen da

Lehiaketaren helburua oporretan ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da

Gomendatzen dizut! Merezi du bidaia proposamenak egiteko lehiaketan parte hartzeko epea bukatzear dago. Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian dago) edota www.aizue.com helbidean proposamenak aurkezteko azken eguna hilaren 30a da. Lehiaketaren helburua, oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da, beste bidaiarientzat erabilgarri izan daitezen. 12 urtetik 34 urtera arteko gazteek parte hartu dezakete. Lehiaketak bi maila izango ditu: lehen mailan 12-17 urtekoen proposamenak sartuko dira eta bigarrengoan 18-34 urte arteko parte-hartzaileek egindakoak.