Pilotan, hiru partidatik bat irabazi du Ikasberrik

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 25a, 11:09

Txanton-Urtzi bikoteak lortu zuen garaipena pala Goman

Datorren asteburuan Bikutze- Imanol bikoteak finalaurrekoa jokatuko dute

Asteburuan ez dute zorte onik izan Ikasberri Kirol Elkarteko pilotariek. Palaz, hiru partida jokatu dituzte eta bakarra irabazi dute. Pala goman, Bigarren mailan, Ikasberriko Txanton-Urtzi bikoteak 25-8 irabazi dio Altzatarrari. Pala, goman, Lehen mailan, tanto bakarreko aldearekin galdu egin zuen Ikasberriko Tom-Garikoitz bikoteak Loiolatarraren kontra, 24-25 emaitzarekin. Pala luzean, Lehen mailan, Ikasberriko Bikutze-Imanol bikoteak Ordiziko Oingu bikotearen kontra 36-45 galdu zuen. Hala ere, datorren asteburuan Bikutze-Imanol bikoteak finalaurrekoa jokatuko du.