35 urteko azpeitiar bat hil da, Azkaraten

Uztarria.eus 2008ko ira. 23a, 13:09

Zubitik erori zen, atzo arratsaldean

Juan Antonio Hurtado Sanz da hildakoa

Juan Antonio Hurtado Sanz azpeitiarra hil zen atzo (astelehena) Azkoititik Elgoibarrerako bidean, Azkarate mendiko zubitik erorita. 35 urte zeuzkan (36 zituela jarri dugu lehen).

Ertzaintzak gertaeraz 18:00ak aldera abisatu zion Azpeitiko Udaltzaingoari, honek uztarria.com-i esan dionez. Udaltzainak ondoren hildakoaren lehengusu batekin hara joan ziren, gorpua identifikatzera.

Hildakoa, Juanillo bezala zen ezaguna. Etxe Alain bizi zen.

Gaur 19:30ean hasita izango da haren aldeko hileta elizkizuna, parrokian.