Ebakuntza egingo diote Epiri, eta bi hilabeterako izango du

Uztarria.eus 2008ko ira. 22a, 18:09

Iraurgiko jokalariak eskubiko behatz bat hautsi zuen larunbateko partidan

Gijoni 93-67 irabazi zion Iraurgik, EBA Ligako lehen neurketan

Edgar San Epifanio Epi Iraurgi Lan Mobel Espainiako EBA taldeko jokalariak ez zuen zorte onik izan ekipoaren debuteko partidan larunbatean, eskubiko hankako behatz bat hautsi zuelako bosgarren minutuan. Hori dela-eta, bihar (asteartea) ebakuntza egingo diote, eta bi hilabeterako izango du.

Hegalekoak iaz Cornella taldean zela antzeko lesioa eduki zuen, baina beste hankako behatz batean.

Denboraldi honetan Bruesa Espainiako ACB Ligako Donostiako taldeak utzita ari da.

Iraurgik, hain zuzen, 93-67 irabazi zuen larunbatean Gijonen aurka.