Azpeitiko Merkatarien Elkarte berriko harpidetza kanpainia martxan

Uztarria.eus 2008ko ira. 22a, 11:09

Merkatarien Elkarte berriaren helburua merkatariak bilduko dituen gune bakarra sortzea da

kuota hilean 15 eurokoa izango da eta urriak 3ra arte alta emateko epea zabalik izango da

Azpeitiko Merkatarien Elkarte berriko sustatzaileek bazkideen harpidetza kanpainari hasiera emango diote aste honetan.Talde honen helburua Azpeitian, merkatariak bilduko dituen gune baten ezaren aurrean,elkarte berri eta bakarra bat sortzea da.

Proposamena aurrera eramateko, bazkide fitxa bat banatuko dute merkatari guztien artean aste honetan. Beraien helburua, 100 bazkide baino gehiago lortzea da. Kuota hilean 15 eurokoa izango da eta alta emateko epea urriak 3ra arte luzatuko da.

Helburuak

  • Herriko merkataritza dinamizatzea eta Azpeitian erosketak egitearen aldeko apustua bultzatzea.
  • Merkataritza bultzatuko duten ekintzak aurrera eramatea, Azpeitiko merkatariak bizirik daudela eta aktiboak direla erakusteko asmoarekin. Honen harira, azpeitiarrak herrian egotera bultzatuko dituen ekimenak aurrera eramatea.
  • Erosleen fideltasuna saritzea: sariketak, Txartel propioa, etab.
  • Prestakuntza bultzatzea.
  • Bazkideei aholkularitza eskaintzea: dirulaguntzen berri ematea, eguneroko arazoetan laguntzea; ekimen interesgarrien berri ematea.
  • Udalaren aurrean Merkatarien ordezkari moduan lan egitea: kolaboraziorako, proposamenak egiteko, eskaerak luzatzeko, etab.