Gipuzkoako igeri txapelketan azpeitiarrek sariak lortu dituzte

Uztarria.eus 2008ko ira. 18a, 15:09

Gipuzkoako VIII. igeri txapelketan Izarraitzeko hainbat igerilari ibili dira

Pablo Etxeberriak mutilen sailkapenean eta Ana Alberdik emakumeetan hirugarren postua lortu dute

Distantzia luzeko Gipuzkoako VIII. igeri txapelketa jokatu berri da aurtengo udaran. Uztailaren 27an hasi zen Getaria-Zarautz trabesiarekin, eta larunbatean amaitu zen Kontxako badiako igerialdiarekin.

Izarraitz taldeko zenbait igerilari ibili dira txapelketa horretan eta sariak ere eskuratu dituzte. Pablo Etxeberria Aranok mutilen sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du Gipuzkoako txapelketan eta Kontxako badiako igerilari gazteenaren saria ere berak eskuratu zuen. Ana Alberdi Zumetak ere nesken sailkapenean hirugarren postuan lortu du Gipuzkoako distantzi luzeko txapelketan.