Areto dantzak berriro martxan

Uztarria.eus 2008ko ira. 17a, 13:09

Izen-emateak Igerilekuan egin behar dira

Joxe Mari Orbegozo izango da irakaslea

Areto dantzei buruzko ikastaroek denboraldi berriari ekingo diote urriaren 4an. Joxe Mari Orbegozo izango da ikastaroen irakaslea.

Izen-emateak Udal Igerilekuan eman behar dira. Ikastaroak goizetan eta arratsaldetan izango dira. Goizeko ordutegia 11:00etatik 12:45era luzatuko da eta ikastaro hori lehen aldiz parte hartu dutenentzat egokituta egongo da. Arratsaldean, berriz, bi ordutegi daude: 16:00etatik 17:50era eta 17:50etatik 19:40ra.

Denboraldiak 35 saio izango ditu eta hilero ordaindu ahal izango da. Bazkideek 19,17 euro hilero eta bazkide ez direnek 33,47 euro.