Ikasberrikoak, pala luzeko Lehen Mailan irabazle

Urola Kostako Hitza 2008ko ira. 17a, 12:09

Lehen mailako ligaxkako lehen postua erabakiko duen partida asteburuan jokatuko dute, Ordiziaren aurka

Pala gomako txapelketa asteburuan hasiko dute Ikasberrikoek

Gipuzkoako Elkarteen Arteko pala luzeko pilota partidak jokatu dituzte asteburuan. Lehen mailan Ikasberrikoak asteburu honetan ere irabazle izan dira: Bikutzek eta Imanolek osatutako bikoteak 45-28 irabazi dio Andoaingo Gazteleku bikoteari. Bigarren mailan galdu egin dute Ikasberriko pilotariek: Juaristik eta Alberdik 45-15 galdu dute Real Sociedaden kontra. Lehen mailako ligaxkako lehen postua erabakiko duen partida datorren asteburuan jokatuko dute Ikasberrikoek Ordiziaren kontra. Bigarren mailako Ikasberriko taldea ez da sailkatu ligaxka jokatzeko. Pala gomako txapelketa asteburuan hasiko dute Ikasberrikoek, Urrestillan: Lehen mailan Garikoitz-Ziarsolo ariko dira eta Bigarrengoen Urtzi-Txanton.