Ipuin kontaketak antolatu ditu Udal liburutegiak

Uztarria.eus 2008ko ira. 16a, 14:09
Datorren astelehenean, irailak 22, hasiko dira Pello Añorga ipuin-kontalariarekin Lau urtetik bederatzi urte bitartekoentzat zuzendutako ekintzak dira
Azpeitiko Udal liburutegiak hainbat ipuin kontaketa antolatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Lehenengoa datorren astelehenean, irailak 22, egingo dute 6tan, Enparan Dorretxean. Ipuin kontalaria Pello Añorga izango da eta lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat (5-7 urte dituztenak) zuzenduta egongo da. Lau urtetik bederatzi urte bitartekoentzat prestatu dituzten ipuin kontaketak iraileko, urriko, azaroko eta abenduko hainbat astelehenetan egingo dira. Ipuin kontalariak, Pello Añorgaz gain, Lupe Lekuona, Maite Franko, Mirian Mendoza eta Amaia Zinkunegi izango dira.