Erniarraitz Bertsozale Elkarteak helduentzako bertso-eskolak antolatu ditu

Uztarria.eus 2008ko ira. 12a, 13:09

Izen-ematea irailean itxiko dute eta eskolekin urrian hasiko dira

.16 urtetik gorakoek eman dezakete izena ikastaro honetan

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak helduentzako bertso-eskolak antolatu ditu. 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da, adin horretatik beherakoek eskoletan badituztelako ikastaroak.

Helduentzako ikastaroko izen-ematea irailean itxiko dute. Gero, izena ematen dutenak maila desberdinetan banatuko dituzte eta urrian hasiko dira eskolekin. Interesatuek ondorengo telefonoetan eman dezakete izena: Azkoitian 943 850646 eta Azpeitian 615700766.