Ostegunean inauguratuko dute Ekaingo haitzuloaren erreplika

uztarrria.com 2008ko ira. 9a, 13:09

Bi ibilbidetan banatuta erakutsiko dute Ekainberri

Ekaingo haitzuloko margoak Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal azpeitiarrek topatu zituzten, 1969an

Ostegunean inauguratuko dute Zestoako Ekainberri eraikina. Ekaingo haitzuloaren erreplika izango da eraikin berria. Bi ibilbidetan banatuta erakutsiko dute Ekainberri. Lehenengoan Renaud Sansonek Ekaingo margoen inguruan egindako panelak erakutsiko zaizkie bisitariei. Bigarrenean, berriz, Ekainberriko gidariek azalpenak eskainiko dizkiete bertaratzen diren taldeei. Ibilbide horiez gain, Euskal Herriko labar-arteari buruzko erakusketa aretoa ere badu ostegunean ateak zabalduko dituen erreplikak.

Ekainberri, Ekaingo haitzuloaren erreplika izango da. Benetako haitzuloa eta barruan gordeta dituen margoak, hobeto kontserbatzeko, itxita daude jendearentzako. Ekaingo haitzuloko margoak Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal azpeitiarrek topatu zituzten, 1969an.

Pasa den uztailean, Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok Ekaingo haitzuloa, Quebecen egin zuten konferentzian.