Istripua gertatu da Zestoako Alberdi baserriaren parean

Uztarria.eus 2008ko ira. 9a, 13:09
Zestoako Alberdi baserriaren parean gertatu da ezbeharra, Azpeitiko Lasao auzotik gertu.

Istripuaren ondorioz, auto ilarak daude Azpeitiko Lasao auzorantz eta baita Zestoa aldera ere

Kamio batek artaziarena egin du

Azken eguneraketa (12:30): Erretiratu dute kamioia errepidetik eta trafikoa bere onera etorri da

Auto istripua gertatu da Azpeitia eta Zestoa artean dagoen Alberdi baserriaren parean. Kamio batek artaziarena egin du.

Istripuaren ondorioz, auto ilarak daude errepidearen bi norabideetan; bai Lasaorantz eta baita Zestoa aldera ere.

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, kamioia oraindik errepidean dago eta erretiratu bitartean trafiko eragozpenak egongo dira Azpeitia eta Zestoa artean.

Azken eguneraketa (12:30). Erretiratu dute kamioia errepidetik eta trafikoa bere onera etorri da.